|
Gregorio Mujika. Pernando Amezketarra
17
ERRETOREAREN. TXERRIA
Orduan ere, urtero bezala. Amezketako erretore jaunak txerria hil zuen. Txikia zen ordea, eta ohiturari jarraituaz, etxerik etxe odolki zabaltzen hasi balitz, beretzat batere gabe geldituko zen. Ez banatzea, berriz, txartzat hartuko zuten herrian. Zer egingo eta zer ez egingo, Pernandori deitu zion eta gertatzen zitzaiona esan zion.
Horrek erremedio erreza dauka, erretore jauna.
la bada, ia...
Hil duan txerri txiki hori jar beza baratze aldeko ate ondoan guztiok ikus dezaten.
Baaai...
Eta bihar esan beza ostu egin diotela.
Arrano arranoa... Ez zegok gaizki... Apaiz batek gezurra esatea ez duk egoki, baina... gauza gutxi duk, eta horixe egingo diat...
Esan bezala, jarri zuen txerria baratze aldeko ate ondoan. Eta gauean, Pernandok berak ostu zion.
Hurrengo goizean, txerria han ez zegoela erretoreak ikusi zuenean, estututa deitu zion Pernandori, eta esan zion:
Pernando ez dakizu zer gertatu zaidan!
Gaur gauean txerria eraman ez didate bada?...
Hori, hori. Horixe esan behar du: harrapatu egin diotela.
Ez dela gezurra, Pernando. Benetan harrapatu didate.
Hori, hori. Eutsi hitz horri. Horrela esanez gero, guztiok sinistuko diote.
Esan eta esan, Pernandok ere sinistu zion azkenik.
Hori hala bada, erretore jauna, nire etxean begiratu dezatela lehendabizi.
Ez gizona. Zure errezelorik ez daukat nik.
Ez dio ardura. Nire etxeko bazter guztiak ikus ditzatela.
Eta ikusi behar izan zituzten. Jo gora eta jo behera han ibili ziren, baina ez zen txerririk agertu.
Ez zen errez, ondo ezkutatuta zegon-eta. Haurraren sehaskan, lastairan sartuta zeukaten; haurra berriz negarrez sehaskan eta Pernandoren emaztea kantari, sehaskari eragiten. Zeini bururatuko zitzaion sehaska haren barruan, haur azpian begiratzea?
Garizuma etorri zen, ordea, eta aitortzerakoan erretoreari guztia esan behar. Esan zion, eta erretoreak, egia jakiteak ematen zion pozaren pozez, guztia barkatu zion Pernando azkarrari.
|