Euliak eta txintxarriak


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Mujika Gregorio »  Pernando Amezketarra »  Euliak eta txintxarriak

Gregorio Mujika. Pernando Amezketarra

23

EULIAK ETA TXINTXARRIAK



Amezketarren izengoitia euliak da; alegiarrena berriz txintxarriak.

Behin batean Pernando ba omen zihoan Alegiako kalean behera, hosto batzuek zituen txotx bat eskuan zuela.

Alegiar batek galdetu zion:

Pernando! Eskuan daramazun txotx hori euliak izutzeko al duzu?

Ez, ez. Zintzarrien mihiak isiltzeko dut.









     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org