Ardi izua


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Mujika Gregorio »  Pernando Amezketarra »  Ardi izua

Gregorio Mujika. Pernando Amezketarra

24

ARDI IZUA



Pernandok bere artaldean, ardi bat oso izua zuen: esnea jaisteko kaikua eskuan zuela Pernando gerturatzen ikusi orduko, artizkunetik irten eta han joaten zen ihesi nora nahi. Kaikuak beldurtzen zuen noski.

Beti bezala, halako gau batean ere, barrutiko horma gainetik salto eginda, joan zen Jaungoikoak daki nora. Pernando, makila eskuan zuela, ibili zen bere atzetik ordu batean, baino azkenik, aspertuta, "otsoak jango al hau" esanaz, ardia bilatzeari utzi eta lotaratu zen.

Goizerako artizkune inguruan izango zela uste zuen. Baina. Bai zera!, ez zen etorri. Beste ardiak jaitsi eta larrera eraman zituenean, han aurkitu zuen ardi izua, otsoak erdi janda.

Begira-begira jarrita, Pernandok esan zion ardiari:

A txepela!... Bart harrapatu hauen horrek ez al zian kaikurik?









     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org