Astoa eta eskribaua


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Mujika Gregorio »  Pernando Amezketarra »  Astoa eta eskribaua

Gregorio Mujika. Pernando Amezketarra

25

ASTOA ETA ESKRIBAUA



Alegiako eskribauarentzat, Pernando zirikatzea bezalako festarik ez zen.

Behin hasi zen beti bezala ziri eta ziri, artzainak ezer ez zekitela esaten.

Ezetz? -esan zion Pernandok-. Eskribauak gutxiago. Nire astoak ulertzen duana (entenditzen duana) ezetz berorrek paperean jarri?

Jarriko ez dut, bada gizona?

Ea... ea... Jarri beza arre!

Jarria dago.

Jarri beza... isooo!...

Jarria dago.

Orain jarri beza hau... -Eta mingaina aho-sabaian jarriaz astoari arinago ibili dadin egiten zaion hotsa egin zion.

Hori paperean jarriko duanik ez da oraindik jaio -esan zuen eskribauak.

Hori nire astoak ederki daki bada... Astoa eskribaua baino gehiago, arranotan!









     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org