Arri astoa!


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Mujika Gregorio »  Pernando Amezketarra »  Arri astoa!

Gregorio Mujika. Pernando Amezketarra

29

ARRI, ASTOA...



Behin batean, bazihoan Pernando feriatik etxera, bere astotxoaren atzetik.

Bidean topo egin zuen azkar usteko batekin, eta hona no!a hitz egin zuten:

Nondik zatoz, Pernando?

Feriatik.

Laboreak zer egin du?

Zahi eta irin, zahi eta irin.

Hori ez dizut galdetzen, plazako gora-behera galdetzen dizut.

Zaldian gorago, asto txikian baino.

Zer asto eta asto-ondo!... Zure horrek kargak aurreratuegi dauzka behintzat.

Ordubeteko bidean aurrerago baleuzka nahiago nuke.

Arri astoa, arri,
iluntzerako ote gaitezkeen
atarian jarri,
ezer irabazten ez dugu-(e)ta
mintzatu arren gizon horri.












     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org