|
Gregorio Mujika. Pernando Amezketarra
41
TXINDURRIEN OTSA
Behin bi ikaslek (bi estudiantek) esan zioten Pernandori:
Aizu, Pernando: Marinarriko harkaitzean doazen txindurri haiek ikusten al dituzu?
Eta Pernandok, Marinarri aldera ondo begiratu eta gero.
Ez... urruti zegok hura nik olakorik ikusteko... Ez dizkiat ikusten, baina bere oin-hotsa bai,
ederki aditzen diat. Zuek ez?
Ez, hotsik ez guk.
Orduan eh, zuen begietako argia nireetakoa baino hobea izan arren, nik belarriak hobeak, eh?
Arre astotxo, arre!
|