Ilargiaren pisua


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Mujika Gregorio »  Pernando Amezketarra »  Ilargiaren pisua

Gregorio Mujika. Pernando Amezketarra

43

ILARGIAREN PISUA



Egun batean Amezketako erretore jauna, Pernandoren adiskide handia, ilargiak zenbat pisatzen ote zuen pentsatzen zegoan.

Honetan Pernado albotik pasa zen, eta galdetu zion erretoreak:

Pernando: ilargia hain handi eta ederra izanik, zenbat pisatzen duen nahi nuke jakin.

Pernandok erantzun zion, galde hori erreza zela eta ilargiaren pisua kilo bat zela.

Baina horren gutxi nola? -zion erretoreak.

Erraz, jauna, Ilargiak zenbat laurden ditu?

Lau.

Eta lau laurden ez al dira bada kilo bat?









     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org