Zereko behorrak


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Mujika Gregorio »  Pernando Amezketarra »  Zereko behorrak

Gregorio Mujika. Pernando Amezketarra

50

ZEREKO BEHORRAK!



Behin Pernando mendi-tontor batean, elur-lapatsetan hotzak dar-dar ardi-zain zegoela, bere behorren bila joan zen batek galdetu zion:

Behorrik ikusi al duzu hemen, Pernando?

Eta Pernandok erantzun zion:

Behorrak? Zereko behorrak!...

Ardian erdiak akabatuta
barrutiak ezin pagatuta,
ez gaude abelera txarrean
geldituta.
Eguraldi hauek jarri bitza mudatuta,
bestela aurki naiz ardi eta guzti
akabatuta.












     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org