Sartu bitez!


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Mujika Gregorio »  Pernando Amezketarra »  Sartu bitez!

Gregorio Mujika. Pernando Amezketarra

53

SARTU BITEZ!...



Pernando bazetorren Tolosatik etxera, bere asto beltza aurrean zuela. Olarainera iristean, bi damatxo aurkitu zituen; hauek astoari begira jarri ziren, eta lokarriak min eman ez ziezaion isats-ondoan zeuzkan trapu zaharrak ikustean, hasi ziren barrez.

Zu, Pernando -galdetu zioten zirikatzeagatik- astoak isats-azpian daukan oihal horren kana bakoitza zenbatean saltzen duzu?

Hori bera ez dago saltzeko, andretxo. Baina hori baino hobeak badauzkat denda-barruan... Sartu bitez...

Eta astoari isatsa goi-goraino jasoaz, bidea erakutsi zien.













     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org