|
Gregorio Mujika. Pernando Amezketarra
60
ORDAINDU ARTEKO ASTIA
Gaixo, oso gaixo zegoan Pernando. Hartzekodun bat etorri zitzaion ohe-ondora, eta zor zizkion diruak eskatu zizkion.
Pernandok, mantso-mantso esan zion:
Ai zuri ordaindu arteko bizia emango balit gure Jaungoiko maiteak! Orduantxe pozik hilko nintzateke...
Erretore jauna zegoen, eta hitz haiek gaixoari entzutean, esan zion:
Gure Jaungoikoa on-ona da, Pernando eta zure nahia beteko du noski. Zorrak ordaintzea nahi du berak, eta egiteko hori bete arteko astia emango dizu...
Ordu arteko bizia ematen baldin badit bada, jauna, berorrek ez dauka nire entierroa kobraturik...
|