 |
|
 |
 |
|
Sebastian Salaberria
|
Neronek Tirako Nizkin
Sebastian Salaverria
Auspoa Liburutegia 38. (1964)
1964ko Agora - Gipuzkoa nobela saria
Liburu osoa PDFn
|
ITZAURREA
Gaur arte Sebastian Salaverria bertso-jartzalle bezela ezagutzen genduan.
1963-garren urtean, Ernani-n, Txirritaren omenaldian, lenengo bertso-paper-txapelketako sariak banatu ziran. Bigarrengoa Salaverria-k jaso zuan Ama Euskerari jarritako bertsoekin. Mikrofonora alderatu ta bertso polit bat kantatu zuan, eskerrak emanaz.
Orain illabete pare bat, berriz, bigarren bertso-paper-txapelketan ere bigarren saria irabazi zuan, Donostia-ko Manuel Machain eta Isasondo-ko Jesus Lete-kin batera.
Ontaz gañera, badu beste zenbait bertso inprentatuta, eta asko eta asko paperean jarririk.
Orain, berriz, Agora-ren nobela-saria irabazi du, bere lenengo nobelarekin beste seiri eraginda.
Oso nobela errikoya da, asieratik bukaeraño euskal errikoitasun garbi-ederrenez jantzia, bai sentimentuz eta bai izkeraz ere.
Gure erriko gizonak olako kontaera asko dute, eta ayek berrituaz denbora-pasa egoten dira askotan lagun-artean eta etxeko sukaldean. Gaya, Salaverria-ri bezela, bizitzak erakutsi die, eta kontatzeko abilidade aparta dute askok, Jaungoikoak doai ori emanda.
Oraindañokoan, paperera gabe aotik aora ibilli izan dira kontaera oyek. Salaverria-k, ordea, berea paperera paseaz, euskal literaturan bide berri bat azaldu du.
Bejondayola, beraz, eta Jaunari nai dakiola, Salaverria-k urratutako bidetik beste asko etortzea aren ondoren.
Antonio Zabala
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |