Hirugarren Irudia


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Sanchez Irure Kaietano »  Azken beltza »  Hirugarren Irudia

Kaietano Sanchez Irure. Azken beltza

Hirugarren Irudia

III

Martzelo, Juan, Karlos

(Azkeneko hitzak bitartean sartuko da Karlos atzetik, eta hasiko zaio keinuka Martzelori)



Martzelo.- Zein dugu hori?

Karlos.- Ez al nauk ezagutzen?

Martzelo.- To! Oraintxe! Zer habil, Karlos?

Karlos.- Hi ikustera, motell!

Martzelo.- Bejondeiala!

Karlos.- Hemen bizi haizela esan zidatek, errege bere jauregian baino lasaiago, ezeren kezkarik gabe...

Martzelo.- Orain, orain bezala, asmatu duk, to.

Karlos.- Zer bada?

Martzelo.- Morroiak esango dik. Hiru oilo jan zizkidatek azeriek!

Karlos.- Ez ditek gosari txarra egin.

Martzelo.- Guk baino hobea.

Karlos.- Azeria... ez ote da gero morroia bera?

Juan.- Nik? horrelako grina txarrik ez dut nik behin ere izan!

Martzelo.- Ez, mutil zintzoa duk!

Karlos.- Ez zekiat bada, morroiak tripazainak izaten dituk gehienean...

Juan.- Horrelako zitalkeriarik ez dit inork oraindik aurpegira bota.

Martzelo.- Zer da? zer da? Zer dira arrazoi min horiek?

Juan.- Morroia naizelako zernahi gauza esan lezakeela uste al du horrek?

Martzelo.- Aski da, aski da.

Karlos.- Motell: a zer kirtena haizen!

Juan.- Ni kirtena banaiz, zu kaikua izango zara.

Martzelo.- Zaude isilik. Zoaz, nahi baduzu; eta bidez esan iezaiozu Kattaliñi honaino datorrela.

Juan.- Zarpail hori, ez besteren zarpail hori... (Marmarizoka joaten da atzeko atetik)











     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org