Laugarren Irudia


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Sanchez Irure Kaietano »  Azken beltza »  Laugarren Irudia

Kaietano Sanchez Irure. Azken beltza

Laugarren Irudia

IV

Martzelo eta Karlos



Karlos.- Ikusi duk, motell, kirten horren aterakaia?

Martzelo.- Herorrek horretarako oin eman diok.

Karlos.- Hori mingaina...

Martzelo.- Adixkidea: aurreak erakusten dik atzea nola dantzatu.

Karlos.- Ez daukak motell txarra etxean.

Martzelo.- Hori? Morroirik izan litekeen langileena, zintzoena...

Karlos.- Ez dik itxurarik.

Martzelo.- Laga dezagun hori alde batera. Eseri gaitezen.

Karlos.- Nahi duan bezala. (Esertzen dira)

Martzelo.- Oraindik Ameriketan hintzela uste nian. Noiz etorri haiz?

Karlos.- Orain bost hilabete. Diru pixka baten jabe egin ninduan; eta neure artean esan nian: noan Euskal Herrira.

Martzelo.- Ederki.

Karlos.- Lau egun bizi behar baditugu, igaro ditzagun gure txoko atseginean.

Martzelo.- Eta, nola ez haiz lehenago nigana etorri?

Karlos.- Legorretan izan nauk: anai, lehengusu eta ilobekin egun batzuk igarotzen.

Martzelo.- Ederki egin duk!











     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org