Bederatzigarren Irudia


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Sanchez Irure Kaietano »  Azken beltza »  Bederatzigarren Irudia

Kaietano Sanchez Irure. Azken beltza

Bederatzigarren Irudia

IX

Lehengoak eta Karmentxo



(Joxepa joaten da atzeko atera eta irrintzi egiten du.
Une berean Karmentxori oihu egiten dio barrutik.)



Karmentxo.- (Barrutik) Amona!

Joxepa.- Nire izarra! Hemen al zara?

Karmentxo.- (Barrutik) Bai, andrea. (Sartzen dira amona eta biloba. Hark eztul egiten dio Karlosi, igar dezan Karmentxo dela andregaia.)

Joxepa.- Zer dakarzu?

Karmentxo.- Otartxoaren bila nator, marrubiak biltzeko. (Karlos ikusirik) Jainkoak egun on diola.

Karlos.- Bai zuri ere, gazte.

Joxepa.- Zure osabaren lagun handia da jaun hau.

Karmentxo.- Orduan, berorri izango da gurekin bazkaldu behar duena?

Karlos.- Hala diote...

Joxepa.- Bai, bai. Hauxe da. Karlos. Zure osabak anaia bezala maite du.

Karmentxo.- Ezagun da. Horrengatik esan dit marrubirik onenak biltzeko.

Joxepa.- Onenetan onenak.

Karlos.- Horrenbesteraino ez.

Joxepa.- Bai, bai: onenetan onenak.

Karmentxo.- (Alde guzietara begira egongo da, eta azkenean ikusten du otartxoa Karlosen atzean.) A! Hor dago otartxoa. (Karlosi) Barka biezat.

Karlos.- Ez daukazu nire barkapenaren beharrik.

Karmentxo.- (Otartxoa hartu eta atzeko ate aldera) Orain banoa marrubien bila.

Joxepa.- Ekar itzazu hona eta garbitzen lagunduko dizut.

Karmentxo.- Berehala hemen naiz

Karlos.- Zoaz ondo, gazte.

(Joaten da Karmentxo atzetik saltoka bere otartxoarekin.)













     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org