Hamairugarren Irudia


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Sanchez Irure Kaietano »  Azken beltza »  Hamairugarren Irudia

Kaietano Sanchez Irure. Azken beltza

Hamahirugarren Irudia

XIII

Karmentxo eta Joxepa



Joxepa.- Ikusi duzu nola lotsagabetu den? Ona zeundeke, gaixoa, horrekin ezkonduko bazina.

Karmentxo.- Berorrek jarrarazi du horrela.

Joxepa.- Baina, zertako zara horren setatsua?

Karmentxo.- Berok ziren larriena, Juantxorekin ezkonarazteko; eta maitasuna hartu diodanerako, beste berriarekin datoz?... Barkileroaren gurpila bezala erabili nahi al naute edo zer?

Joxepa.- Ez emakumea, ez; zure on beharrez da guztia.

Karmentxo.- Nire ona! Nire ona lehen Juantxorekin zegoen... bada Juantxo lehen bezain mutil ona da orain: langilea, leiala... dirurik ez izatea beste aitzakiarik ez du gizajoak.

Joxepa.- Horrengatik bada dirudunarekin gabiltza orain, zure zorionaren bila.

Karmentxo.- Bai, zekor tratua balitz bezala.

Joxepa.- Baina, ez duzu ikusten? Karmentxo...

Karmentxo.- Begira, amona...

(Kattaliñ azaltzen da atzeko atean)

Joxepa.- Xiii! (Isilarazten du)











     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org