|
Kaietano Sanchez Irure. Azken beltza
XIV
Lehengoak eta Kattaliñ
Kattaliñ.- (Atzetik aurreratuaz) Zer egin dute marrubiekin?
Karmentxo.- Hona hemen.
Joxepa.- (Besteak bidaliko zuen)
Kattaliñ.- Ekar itzazu.
Karmentxo.- Tori. (Karmentxok ematen dio otarra marrubiekin)
Joxepa.- Ipin itzazu ardotan azukre pixka batekin.
Kattaliñ.- Berorrek agindu bezala.
Joxepa.- Zintzo gero.
Kattaliñ.- Bai, andrea. (Joaten da atzetik.)
Joxepa.- (Zelatatzera etorri da zirtzil hori. Erakutsiko diot bada nik...) (Atzeko atetik begiratuaz) (Inozo hark bidali du, bai. Ikusi behar dut horratik)
|