|
Marzelino Soroa. Anton Kaiku
EGINTZA BAKARRA
Biltokiak aukeztatzen du iruditegian, burtina altxatzen danian, mendi basati eta zulepakia, arkaitzez betia. Arbola erdi erdiyan eta onen aurrean, alkiluzia ta maya. Ezkerretara eskribauen etxia.
Artzayak: mendi gañetatik jeisten dira kantari xaxi danboliñaren doñuan eta Kathalin dago bian arbolaren onduan ayeri begira.
Artzayak:
Goiza ederraren señalia du
gaur agertzen dan denborak,
txiki batekin kontentu gera
mendiya ontako artzayak,
Jan eta erateko ardurik gabe
bai ere ezkontzeko gizon gayak,
txiki batekin kontentu gera
mendiya ontako artzayak.
|
Eskui ezker artzen da egillearen aldetikan.
Guazen, guazen,
guazen, iji aja,
jetxi, jetxi
aldapa presaka.
Kaiku esnia, kaiku esnia
salduta tabernara,
kaiku esnia, kaiku esnia
salduta tabernara.
|
(Kanta au bukatzian artzai batek galdetzen dio bestiari.)
Artz. 1.ª: Aizak, Joxe Batista, bai al dek belarrik?
Artz. 2.ª: Bai. To, Gergoriyo (boinatik aterata.)
(Bitartia ontan beste ixkiñan dauden artzayak festak egiten dizkate Kathaliñi eta gero beste doñuan kantatzen dute au:)
Beti umore onarekin
emen gera artzayak
gora bera irrintzika (ojuba)
menditik guztiak.
|
Dantzatu zagun bada (dantza)
utzirik kaikubak
neskatxa bana artuta (ojuba)
guazemak, mutillak.
|
(Bigarren aldiyan kantatzen dijuaz eskui aldetikan mendiyik igo gabe errira bezela eta Kathalin ayen atzetik aita etxetik atera bitartian.)
|