|
Marzelino Soroa. Au ostatuba
|
Zortzigarren Irudia. VIII
|
Ostalariya eta Luis galaya
Luis: Artsalde on. ¿Nun da nagusiya?
Ostalariya: ¿Nagusiya? Bat emen. Ni naiz.
Luis: ¿Zu? Eztakazu antzikan ere.
Ostalariya: Eskerrik asko.
Luis: Ia mokaduben bat jartzen diguzun jateko.
Ostalariya: ¿Jateko?
Luis: Bai. Zertako bada ¿botatzeko?
Ostalariya: Ala uste nuben. Ez dago bildurrik. ¡Leku onea etorri dia bada! Emen guztiya dago ugari.
Luis: Ondo da: bañan lenbizi jakin biar degu zer dagon, zergatik pixka bat gozatsua naiz ni.
Ostalariya: Au’re Donostiarra ote da? Orra bada oraintxen ai gera maniatzen erbi bat.
Luis: Erdi erditik eman nazu gustora. Ongi gisatuba balin badago neretzat da platerik onena. (Leyotik ojuka.) Erramun, Erramun.
Erramun: (Barrendik.) Jauna.
Luis: ¿Zer ari aiz?
Erramun: Manduari zaldalia ematen Prantxiskuekin. Banator.
Ostalariya: Ausarkiya izango da bañan Donostiarra al da beorri?
Luis: Bai, ni naiz Donosti eder artakua, katillu zillarrezkua, parerik gabekua, munduan besterik ez bezelakua.
|