Lenguak ta Dama Kaxilda, On Bizente ta On Inazio


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Soroa Martzelino »  Au ostatuba! »  Lenguak ta Dama Kaxilda, On Bizente ta On Inazio

Marzelino Soroa. Au ostatuba



Amargarren Irudia. X





Lenguak ta Dama Kaxilda, On Bizente ta On Inazio





Kaxilda: ¡Ai! ¿Zer da, zer da?

Erramun: Zerri emia. ¿Nundik atera da inpernuko Marixkiñ au?

Luis: ¿Zer izango da? Etorri gerala zazpi legua bidían gosiak illik eta ez degula jatenik arkitzen!

Bizente: Guri’re beste ainbeste gertatu zaigu eta ez bazan izan erbi bat erosi degulako, geldituko giñan baraurik erremediyorik gabe.

Luis: Orreatik ez gera gu ostatu (b) ontatik aterako ezer jan jabe, ta ez badezu arkitzen, zeroni jango zaitugu erreta.

Ostalariya: Bai: nola nagon gizena izango naiz plater ona.

Erramun: Ori da.

Luis: Aitu dezu.

Ostalariya: Bañan, jaunak, kontu egin bezate nola dauden denbora txarrak, eta barkatu biar dute. Etortzen badira datorren urtian, izango det biar dan guztiya.

Bizente: ¿Datorren urtian?

Luis: ¡Milla deabru! (Oñakin lurra joaz.)

Kaxilda: ¡¡Ai, Jaungoikuak guarda!!

Erramun: Neska zar au asbera-penekin dago.









     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org