1. 09. Irudia


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Soroa Martzelino »  Baina zein naiz ni? »  1. 09. Irudia

Martzelino Soroa. Baina zein naiz ni?

Bederatzigarren Irudia

IX

Batista, Patxi eta Atanasio



Atanasio.- Berriz ere hemen gaituk alferrikako ibiliekin. Baina goi horrek hain itxura txarra hartu dik...

Batixta.- Bai trumoi-trumoiak jotzen hasi denean ez zirudian horren agudo altxatuko zela eguraldia. Eta gaurko goiza ere aurrera zoak, eta batekin eta besterekin luzatzen badiagu, kontuak izango dituk.

Atanasio.- Eta zer egingo diagu? Ez dik balio eguraldi honekin hor aurrera ibiltzeak ote tartean, maiorazko jauna ere ez al duk ibiliko kanpo zabalean lur lohitsuetan...

Batixta.- Nork zekik? Hain xelebrea baldin bada, burutaratu lekiokek hori ere.

Atanasio.- Nork zekik! Haren aterakeriak usterik gutxienekoak dituk, noski.

Batixta.- Eta nola ez? Hara non den bera.

Atanasio.- Egia duk. Jantzi zuria, kipi-kapa, eta zakurrarekin.

Batixta.- Mendi tontor aldetik.

Atanasio.- Alde honetara zatorrek. Kontu, Patxi, kontu.

Patxi.- Bai, bai; oraingoan arraina sarean duk.

Atanasio.- Jar gaitezen alde banatara. Noiznahi eusteko gisan. Alde egiten badu, galduak gaituk gure nagusiarekin.

Patxi.- Baina maiorazkoa indarrean eraman...

Atanasio.- Besterik ezin bada. Egon, egon; hemen duk.

Batixta.- Sokamuturra, Donostian esaten duten bezala.

Patxi.- Eta, bat-batean azalduko gaituk; ondo hitz egin ea jartzen ote dugun gure alde.

Batixta.- Eta bestela?

Atanasio.- Bestela... bestela... Nahiz helduta eraman, eta gure agindua egin. Hara... hona... hona... ixo





     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org