|
Martzelino Soroa. Baina zein naiz ni?
Hamahirugarren Irudia
XIII
Joxe Anton eta Martin
Jose Anton.- Aita berbera! Baina, zein naiz ni?
Martin.- Zu? lehen zinena. Tira, agudo, ekarzu nire jantzia.
Jose Anton.- Bai, bai, gogo handiz emango diot. Har beza, har beza. (Trukaturik zaku luze eta txapel jipi-japa beste jantziekin)
Martin.- Eta zuri eskerrak nahi nuenarekin aurkitu naizelako, torizkizu sei ontza.
Jose Anton.- Txokolate?
Martin.- Sei ontza urre poltsa horretan. (Emanaz).
Jose Anton.- Jauna, jauna! Horrenbeste diru?
Martin.- Bai, eta ixo; orain osabarengana noa.
|