Lenbiziko Jolasa


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Soroa Martzelino »  Baratzan »  Lenbiziko Jolasa

Marzelino Soroa. Baratzan



Lenbiziko Jolasa





Arratsalde on.

Jaungoikoak arratsalde on diyola.

Giro dago.

Bai, jauna, bai.

¿Ari gera?

Ari biarko zerbait aterako bada. Gu bezelakuak badaki...

¿Eta bestiak bezelakuak lotan egoten al dira?

¡A jauna! Beoen kontuba jakiña da: ez da guria bezelakua.

¿Ez, e? ¿Zer txori daude kayol’ortan?

Karnabak beren kabiyekin. Ara, sagarraren adarraren makillaren punttaren punttan ama, eta umiak ojuka.

¡Orixen poliki!

Ama eta aita orain datoz jatena ematera.

¿Eta orla oitzen al dira?

Bai; jatena zuzen ekartzen diote ume diran bitartean, bañan amabost edo ogei egun pasa ezkero, eta bere gisa izateko tamañan jartzen diranian, ill egiten dituzte.

¿Ill?

Bai, jauna. Ikusten dituztenian kayolatik eziñ aterarik, eta ezaguturik besteren mende gelditzen dirala, ez ayen zorigaiztoa luzatziatik, ekartzen diote mokuan learra...

¿Zer da learra?

Arri koxkor txikiya, jatenen ordez ematen diyotena itorik umiak.

¡Arrania! Leziyo polita erakutsi nazu.

¡A jauna! Guk beñere ez degu eskolik izan ta ¿zer nai du bada jakitia? Ikusten deguna.

Kabi polita egiten du karnabak.

Bai, jauna; txikiya eta udare-arbolian. Kabirik aundiyena txori txikiyenak egiten du.

¿Zeñek?

Txepetxak, eta jartzen ditu, amabi edo amalau arrautz. Gañera kabi guztiya tapatzen du, eta bakarrik uzten ditu bi txulo txiki alde banatara, batetik ez bada bestetik iges egiteko.

Azkarra da. ¿Ta oraiñ kantari asi dan ori ez da kukuba?

Kukuba, jauna. Kukubak arrautz bat bakarrik egiten du, eta ura besteren kabiyan, txantxangorriyenian. Alperkeriz ez du kabirik egiten. Txantxangorriyak ume asko izaten ditu, eta kukubak ikusten badu bere umia gaizki datorrela, iltzen ditu guztiyak.

¿Bai?

Bai, jauna.

¿Eta alperkeriz ez du arrautz bat besterik egiten?

Izan liteke ori ere.

Ara, aldi artan beste txori bat kantari.

Bai. Txori orrek kantatu ezkero, iru egun barru eudiya egiten du beti.

Egunero onera etorriko naiz gauza berriyak ikastera.

Etorri bedi nai dubenian, errebero pixka bat edo marrubi batzubek artu bidez.

Bigar arte bada.

Jainkoak nai badu. Bijua ondotxo.









     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org