Zazpigarren Jolasa


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Soroa Martzelino »  Baratzan »  Zazpigarren Jolasa

Marzelino Soroa. Baratzan



Zazpigarren Jolasa





¿Tipulak biltzen ari al zera, Ana Mari?

Bai, jauna. Tipulak aurten diru aundiya egiten du. Iru milla jarri nituen, eta batez beste kuarto bana emanta’re... ¿badaki? diruba da.

Beti diru artzen ari zerate.

¡A jauna! Guk pixkaka-pixkaka artu ta ogiyarentzat diña atera ezkero kontentu. Gero buru galtzerik ez, dirurik ostuko diguten edo ez, ta amets larririk gabe, lo gozoago egiten degu.

¿Ta txekorren dirua’re jan al dezute?

Beste zuluak tapatzeko aguro zabaltzen ditugu, jauna, bai.

Bai, zubek egiten dezutena da kuarto batzubek izatian zillarretan biurtu. Pezetak baldin badira, bost pezetakuengatik trukatu, gero aben ordez urria artu, al bada urre xarra, ta galtzerdi batian gorde.

¡Ez da gutxi galtzerdiyak soñerako’re izatia!

Obe izango dira, bai; zergatik galtzerdiyak izan litezke galtzeko erdiyak.

Bi zulo badituzte, ez da gaitz izango.

¿Zein zan len atian?

Eskale bat, jauua. Orlako korritubak izaten ditugu guk. Esan diyot ostiraletan ematen dala, ta eranzun dit urte bete ontan ez dala etorri.

Orduban ostiral franko atzeratubak badakazki artzeko.

Egun abetan, jauna, uste det probintziyan diran ijito guztiyak emen dirala. Gaur goizian etorri zait bat eta gogo txarretik eman diot...

¡Jesus! Gogo txarretik eskaleari...

Gogo txarretik... ez bañan... ¿zer nai du? Batetik ostirala ez izan, eta bestetik aiñ itxura gaiztua zuben... Bada izan da aski lotsagabia, jun ta andik ordu betera berriz etortzeko beste bat balitz bezela. “Bañan, emakumia, esan diyot aristiyan eman dizut ta ¿berriz zatoz?” “¿Neri? Ez andrea.” “¿Ezetz? Arpegi ori bera, txaketatik asi ta jantzi guztiya’re bai...” “Nere aizpa izango zan.” “¿Ta kokotzeko urratu(b)ori?...” “Bai, andrea, bai, oso nere antza aundia du.”

¡Arrayia!

Gero etorri zait beste bat zesto batekiñ, eta eskatu dit amar pezeta zestoarengatik. Nola gobada biltzeko egokiya iduritu zaitan, eskeñi diyot sei errial, eta eman egin dit.

¡Ezta Bayonako judubak ere!

Gaurko egunian, atiak itxitzia onena. Pobriak esaten da bañan... pobre artian ausardi aundiya dago, jauna, ta nola-nai sartzen dira. Gaizto asko da: onak ere bagera bai... edo, badira; guk ere eziñ esango degu zer geran.

Egiya. Atzo bada pasteleri batian sartu zan ijito bat eskian. Eman ziyoten bi zentimoko bat, eta beste bi trapu puxka zar batetik aterarik, esan zuben: “Bekar orain lau zentimoko pastela.”

¡Litxarreriya! Obe zuben arto berua jan.

Ara; abek ere laguntxo on batzuek badaude.

¿Zer?

Bariak, jauna.

¡A!

Egoaldi sargoya zeguan, turmoyak jo du, ta beriala azaldu dira.

¿Abek ere gauza zuzenik ez dute egingo?

Ez, jauna. Nundik-nai sartzen diran likixkeri oyek, sasi ta pareta zarretatik intza asten dubenian, eta emen ibiltzen dira nai bezela, beok Bolibarko pasiuan bezelaxen.

¡Ja, ja, ja, ja!

Bederatziyetan etorri ezkero onera farolarekin, ikusiko lituke landare guztiyak estaliyak oyekin, eta goiz aldera juten dira patxara guztiyan beren txuloetara.

¿Txanda egiten dute beraz lugartzakin?

Bai, jauna. Lugartzak billatzen dute eguzkiya, ta bariak eta karakolak estalkiya edo bustiya. Ona beste bare bat.

¿Ona? Txarra izango da.

Ez biziro ona, ez. Orra, eskutan artu ezkero ez da orren kutsurik juten duben lingardarekiñ.

Nazka ematen du, bai.

Aurreroko urtian atiak genitubenian, zakuka biltzen genituben.

¿Ta orain ez al dezute aterik?

Ez, jauna.

Baratzako atia, etxeko atia, ta barrenen ere bai beste ate asko.

¡Ta ez jakiñ berorrek nik zer ate esaten ditutan?

¿Ta?

Bada atiari asko gustatzen zaizkate bariak.

¿Bai, e?

Bai, jauna. Batez ere karakolak. Itxubak dira karakoletara. Ematen zaizkate bariak pusketan, eta karakolak zanpatuta.

Orra bada; zerbaitetako onak dira.

¡A! Bai, jauna. Emen gauza baterako txarra dana, besterako ona da.

Orregatik esaten det bada ez dezutela negar geyegirik egiñ biar.

¡A, jauna! ¿Etsai gutxi ditugula uste al du?

Zubek guztiya aukeran nai dezute ta...

¿Guk? Esan diyot bada; ogiyarentzat atera ezkero...

Lukainkentzat ere bai. ¿Nun dabill Batista?

Aldamenian da, Mikolaxen etxian. Jakingo du nola ezkondu dan...

¿Nola? Bestiak bezela ezkonduko zan.

Bai, jauna, bañan...

Gure Mixolax ¿ezkondu da beaz? Eta zeñekiñ, eta norekiñ...

Ezkondu da, jauna, zeraren... zerarekiñ...

Beste Zeamako andre ura senarrarekiñ bezela asten al zera?

¿Nola bada?

Onela: “Prantxixku ¿ez dakizu zer pasatzen dan?” “¿Zer bada?” “Zeraingo zera zertzen omen da zereko zerarekiñ, eta ayek zertzen badire, iñolaz ere zereko zerera zertuko dire.” “Emakumia, zer esan nai dezu zer orrekiñ ez badezu obeto zertzen ¿nik nola zertzia naizu? Nik zertzekotan zer ori, obeto zertu zazu.” “Bai... zu beti nere utsegiteak arrapatzen zabiltz eta far egiten.” “Tira, tira...” “Ara bada, lenago buruba beste lekuban nekarren ta...” “¿Nun? Lepo gañean ez?” “Nere lanean; eta esango dizut. Zeraingo Ixabelen alaba, ezkontzen omen dala Segurako indiano batekiñ, eta ayek ezkontzera ezkero, ortikan Zeraiña jungo dirala, ” “Bañan ¿nola arrano nik bururatu bear nuen orrenbeste zeren zera zertuekiñ?”

¿Zeama ortan gauza asko pasatzen dira noski?

Ala diote. Seguratarrak lotzen dizkate ayeri, diranak eta ez diranak, eta jakiña da. Beaz Batista...

Mokadu bat artzera jun da ezkon-berriakiñ. Deitu diote arren zai dagola legatza illarrekin ta...

Legatza Mayatzian txanponian.

Bañan ez gaurko egunian. Lengo denboretan izaten zan bi errialian arrua, eta gu bezelako baserritarrak gurdiyak beterik arruaka eramaten zuten legatza ondu ta urte guztiko bakallaba egiteko.

Bai, bai; aitu izandu det nik ere ori. Ayengana nua.

Ondo egingo du.

Ez dakat gogo aundirik legatza jateko; illarrekiñ legatza baño naiago nuke ollaskua.

Ez da batere txarragoa, ez. Alare, tripak, subak eta urak zenbat eman ainbeste eraman.

Banua, bada.

Bijua, bijua; umore ona izango dute beñepiñ. Bañan esan bezayo Batistari bigar goizerako kontubak ateratzeko gero.

Txintxuegi da aztutzeko, bañan esango diyot, bai.









     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org