|
Marzelino Soroa. Baratzan
¿Zer berri degu, Batista?
¿Berriyak? Zarrak berri, jauna.
¿Zer txori dira emen dabiltzan abek?
Pintxanak: arbol ontan dago kabiya ta umetan egon biar dute.
Ez det ikusten kabiya.
Goi goi aldian du, jauna. Ziriña egongo da lurrean aren parean.
Bai, bai, orain ikusten det.. Ta kabi polita egiten dute.
Polita ta sendua.
¿Badakizu gaur bero egin dubela?
Gogotik, jauna. Madalenaz bero, agatara gero.
¿Gaztañak botatzeko sasoiya badatorrela?
Ori.
Goizagotik beaz. Gaztañak botatzeko ego-aizia.
Mutill ona da, bai, ortarako. Bero onekin jendia erruz, omen dator Donosti aldera.
Gogotik: eltxua bezela badator.
Bai; aurten baztanga soñurik ez da izan, ta kolera murmorik ere ez... gañera pakia’re izango dala ta...
¿Bai, e?
Bai, jauna; urte batzubetatik onera txarrak ondu dira ta... onak txartu ta...
¿Pot, e?
Batez beste, jauna.
Orrekiñ ere zerbait esan nai dezu zuk.
¿Guk zer esango degu, jauna?
Tori, tori zigarrotxo bat, bigar igandia da, ta...
¡A zer zigarrua! Geruago ta aundiyago dakarzki bedorrek. Eskerrik asko, erreko degu pipan beorren osasunera.
¿Pipan? Kafien ondoren osorik.
Kapia... bai. Kapeteian enaiz oraindik bi bider besteik arkitu ta ori beorrekiñ, bañan noizik beiñ guk ere kape ori artzen degu, jauna, bai; ta nere emazteak egindako kapia baño, geiago gustatzen zait Joxpiñazik egindakua.
Kontu, Batista, kontu...
Ala da bada, jauna.
Ana Marik adituko balizuke ¡ona jarriko litzake!
¡Bai! ez da estutuko orreatik, ez.
Arrixkatuba da gero ori esatia...
¿Ez daki zergatik? Emaztiak botatzen diyo gaur kape puxka bat ur beroari, ta ezer esaten ez badet, urrengo igandian gutxixago, urrenguan gutxiyago, ta orrela. Bañan nola Joxpiñaziri bere poltsatik ez dijoakiyon, liberdi bat gora bera etzayo ajolik, jauna,...
¿Ta zuri ez al zaizu ajolik?
Nik obia arkitzen det eta, nola ikusten ezdetan... miñik ez dit ematen.
Esango dizut bada orain, gizon prestu zar batek, denbora gutxi dala, esaten zirana. “Gaurko eguneko gaztiakiñ eztago, jauna, kontu zuzenik. ¡Non dira gure denborak! Gizon egiñ nitzan arte, ez nuen, jauna, nik jakindu kapeik izaten zanik ere. Ta esango diot nola jakindu nuen. Beiñ batian Zumarragako periyaa lagun batzuekiñ alleaitzia gertatu zan. Geen bazkari-legia egin genuen.. jauna, ta, ostatuan zan, (ondo gogoan dakat), bukaerakoan, alako gauza beltz bat jarri ziguten, jauna, aurreko aldian, katillu batzuetan. Ardo koloria dik bada onek, baña eztek ardua izango tamañ’ontan, nion nere artean; eta nere bazterreko lagunak ere eztet uste ni baño abillagoak zirala edari jenero ura zer zan somatzeko, batek edo bestek usai egiñ geniolarik. Bageunden baa, jauna, bageunden, elkarren lotsaz bezela, ta, alakoik batian, mayaren beste aldian zegoen kaballlero moduko bat asi zan artzen. Orduan baa, asi giñan gu ere, jauna, eta artu ere bai. Nik eta nere lagunak gero jakindu germen, jauna, kapia zuela izena. Ogei ta Iau urte kunplituba nitzan ni, jauna, eta lagunak ere ingurutsu ortakoak. ¡Non da orain alako konturik, jauna!
¡Ez da gezurra! Gaurko egunian jayo orduko kape ori ta ezpañetan zigarrua ez da palta.
Ez, Batista, ez. Banua. Bigar al badegu jira bat egingo det.
Atsegiñ izango degu; betozte guztiyak, guztiyak.
Denborak laguntzen badu. Adiyo, Batista.
Bijua ondotxo. Bigar arte.
|