Amabigarren Jolasa


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Soroa Martzelino »  Baratzan »  Amabigarren Jolasa

Marzelino Soroa. Baratzan



Amabigarren Jolasa





¡Denbora da alde ontara agertu ez dala! ¿Bizi da, bizi da?

Bai nai beñepiñ, Batista. Atzo aditzen nuben gisa ortako jolasa: “Ez da ill oraindik?” “Ezta nai’re; beorri zarrago izan ta ni lenago illtzia nai al du?” “Ez, ez, atsegin det.” “¿zenbat dakazki berekin?” “Irurogei ta emeretzi.” “Gizon, gogorra dago beorri oraindik.” “Bai sobra, ezurretan.”

Etzuben arrazoia falta.

Orra bada, egun abetan egin dituben egualdiyekin badakizu...

Bai; egualdi onak jun dira... bañan txarrak ere badatoz. Txar ta on guztitatik artu bear datozen bezela.

Emendik aurrera naiko artua ta gaztaña duben baserritarra ez dago gaizki.

Ez orixen; aurten artua ondo bilduko da, baña gaztaña miñak jo du ta galtzen dijoa geiena. Arto urte ona izateko, obillua bear du izan tartean, au da, gauza koskor beltz bat, eta asko baldin badu, artua’re izango da an gogotik. Gariyekin ere gertatzen da, gari urte txarra, baratzuriyak gorriik ez badu: izaten du burniyari ateratzen zaion gisan, ordoi bat ostuan Uzta-Aboztutan.

Arbiyak ere badatoz...

Bai, jauna. Arbiya’re... jorra bat, arbi bat. Zenbat jorratu ainbeste izan: jorra bat arbi bat, bi jorra ezkero bi arbi, iru ezkero iru arbi, eta iru arbitaa ezkero, naikua.

Ta ¿zer egin zuten lugartzak?

¿Lugartzak, jauna? Ezkutatu ziran ta pakia dakagu oraiñ udaberri arte. ¡Ez digute lanbide gaiztoa eman! Dakiyen bezela, eunka izaten dituzte umiak, eta abek azitzian, ama txupa-txupa egiñ ta itota uzten dute kabiyan. Lur puska batian kabiyan errenkaran egoten dira arrautz orixkak.

¿Ta satorrik ezta?

¿Satorrak? Bai, bai. Oyek ere badute beren abillidade ederra: lurra aidian jartzen dute eta landariak igartu. Oraiñ gloriyetan bizi diranak trikubak dira.

¿Trikubak?

Bai, jauna; sagar-pilletan txilipurdika ibiltzen dira, betetzen dute bizkarra sagarrez ta sartzen dira sasi-zuluetan.

Zubek baño errezago egiten dute oiek bilkera.

Ala da. Beiñ etorri bear du bat jatera: jaki primoria da, erbiya beziñ ederra.

Ez da gaizki esana. Eta orlako mokadu goxuak jateko bidea izan ta beti aitzakia aitzakien gañian dezute.

¡Aitzakia... aitzakia!... Austen gera lanian ta, arto kaxkarrak dabiltzanian ere irauten degunian, ez gera illtzen samurrak. Txarrarekiñ irauten degunian, onaekiñ izenbat iraungo ote genduke?

Arrantzaliak baño obeto bizi zerate, bai.

Arrantzaliak... bai... arrantzaliak zer ikusi geiago dakate. Guk ez degu gure biziya ainbesteko zalantzan jartzen.

¿Zer egiten dezute goizian goizetik?

¿Goizetik, jauna? Egunsentiyekin jaikitzian, lenbizi jaten egaztiyari eman, bestela itoko luteke bat asten diran bezela saltoka bizkarrera ta lepora... Norbaiten kinka aditu orduko, zerriyak ere asten dira kurrinkaz etxe guztiya aidian jartzen dutela. Gizentzen badaude ematen zaiote artalia, eta bestela, aza-ostua ta ur zikiñ pixka bat. Zerriya zikiña dala esaten da, baño alimalirik garbiena da. Azpi guztiya loitsua baldin badauka ere, txokora jun ta egingo ditu bere biarrak. Gero ganaduari ematen zayo errejilloia edo zaya. Ganadu eta beste guztienak egitian, neguba bada gosaldu beriala pazi bat esne egosirik, taluak erre zigorrak zirt zart sutan egiten dutela ta sardiñ batzuek badira’re, erre aiek ere ta orrela...

¡Arrayia! Etzerate gaizki jarriko lana gogoz egiteko.

¿Gaizki? Ez, jauna, ez. Ontziyak ere tripa utsik gaizki ibilduko lirake.

Orrengatik besterik ez bada ondarra eramaten dute.

Guk legatzaren ordez sardiñ zarrak bezela.

¿Ta trikubak?

Maiz... albalitz... Udara bada, ganadu, zerri, egazti eta beste guztien kontuak egiñ ta juten gera atxurrera edo laiaa lanera; zortziyak, gosaltzeko ordu arte.

¿Ta zergatik baserritarrak maietik legua erdi batera jartzen zerate?

Alare bidea topatzen degu, bai; urrutitxotik ere pozik iritxi gauz ona bada. Usaiak gaitz ez eta janak on digula.

Gu jaiki orduko beñepiñ ¡lanak egiten dituzute zubek!

Batzuetan.

¿Feriyetan arkitu izandu zera maiz?

Noizik beiñ izan izandu naiz, bai.

¿Jende ernaia ta marrajo xamarra biltzen omen da an?

Batzubek., batzubek. Gisa ortakoak ere izaten dira.

¿Ta zer naspilla jenero egiten dituzte?

¿Naspillak? Beorrek ez du bada artan saiatzeko asmorik izango...

Jakiñ egiñ nai nuke.

Bada, gertatzen da erostun batek edo besteak galdetzia: “¿Bei au saltzeko al dezu?” Ta “bai.” “¿Antzua edo ernaia dezu?” “Bai, ernai det.” “Zenbat illabete du ernai?” Erostuna urrutikoa baldin bada, bi illabetekua izan ta laukoa erantzuten diote batzubetan. “¿Zenbat eskatzen dezu bada ta esnetan nola dago?” Pitxar bi esne baditu, iru ditubela esan, ia ontzerditxo bat geiago ateratzen dan, batez ere urrutikoa bada: bertakoari eziñ gezur aundirik esan.

Gauza okerrak dira oiek. ¿Ta konzienziya?

Arrazoi du, jauna, bai. Jaungoikoaren beldurrik ez dan lekuban gauza zuzenik ez. Gero galdetzen dio: “¿Zenbat bada, zenbat?” “Onentzat, ezurrak ere badauzka... ta aragitan jantzia dago... Bost bat ontzurre nai nituke nik onentzat.” “Gizona! ¿Bost ontzurre? Lau ontzurrian ere onelako beiak billatzen dira...” “¡Lau ontzurrian ez beñepiñ: urtian ume bat egiten du ta... onlako beiak ez dira non-nai izaten. Beia bear badezu geienaz ere orlakoxia billatuko dezu beste bat ere.” “¿Nungua zera?” Ta gezurretan badabill, esaten dio, Ernanikua bada, Tolosakua, ta orla. “Bederatziurrenian probaako eman bear nazu beia.” “Ez dizut emango. Nik dirua eskuban dala emango dizut beia, len ere eskarmentatua nago ni bederatziurrenian emanta.” “Gizona, baña piyadoria jarriko dizut, ez bazera piyatzen.” “Ez; ez det piyadore bearrik, nik dirua biet: bestela beia etxera eramango det.” “Ariyo; beia billatuko det, bai.” “Onlakorik ez beñepiñ.” “Diruarekin topatuko det bai.” “Ta nik ere salduko det.” Erosten badu, gero andik egun batzuetara gertatzen da erosleak esatia saltzalleari: Beiak ez ditu zuk esantako kondizioak.” “Bai, janaririk ez diozu emango ta...” “Bai, ta ostiko’re botatzen dit.” “Gure etxian etzuben beñepiñ orlako konturik... toki arrotzian dagolako tirako ditu... gure etxian emaztia ta umiak ibiltzen ziran beñepiñ esnia kentzen.”

¡A zer aparejubak!

Bañan eskerrak onlakuak gutxi izaten dirala. Geienak zintzoak, zuzenak eta prestubak arkitzen dira.

Ala bear ere, idukirik Euskal-erriko gizalegia.

Ori, jauna, ori.

Bigar arte, Batista.

¿Badijoa beaz?

Bai; illargia’re Ayako Arri gañean zabaldurik azaltzen da ta...

Bai; illargi ederra, jauna; galanta.

Ia lenbailen triku ori maniatzeko moduak egiten dituzun.

Nere kontu, jauna, nere kontu, eta eskumuñak etxean.









     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org