|
Martzelino Soroa: Ezer ez, eta festa – Toribio Alzagaren bertsioa 1922
Batixta: Usoak goian daude, krabak berriz behean. Behetik hasi behar dugu bada. Ez diote gaur Batixtari eztarririk urratuko. (Oldoztuaz) Bai; horixe egingo dut. Emakumeren bat balego leihoan... (Atzetik begira) A! Hara Anttoni Karranpa . Horrixe deituko diot; eta horrexek inork baino hobeto lan hau egingo dit. (Atzetik deituaz) Anttoni! Anttoni!... Zera. Adi ezazu. Zoaz arrandegira, eta Axentxi Trinpollas -i esan iezaiozu, Juxtok erosi eta pagatuta utzi dituen krabak emateko... E?... Bai, Juxtok. Hemen dago orain eta... (Barrura begira Juxtorekin hizketan ari balitz bezala; eta gero kanpora) Berak agindu dizula esan iezaiozu. Bai. Eta berehala ekar itzazu hona. Ateetan itxoingo dizut. Bai, berehala, bai. (Martzelo jauna atzean)
|