VII Martzelo bakarrik


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Soroa Martzelino »  Ezer ez eta festa »  VII Martzelo bakarrik

Martzelino Soroa: Ezer ez, eta festa – Toribio Alzagaren bertsioa 1922



VII Martzelo bakarrik





Bere tokitik altxa eta lanerako mahaira alderatuaz

Martzelo: Agindu diodanez gero, agindu bezala egin beharko dut. Lantokiari begiratu; edo garbiago esanaz, lantokiko gauzei begiraldi bat eman. (Mailua eskuan hartuaz) Ja, ja! Hemen aritzen da Batixta egun guztian, danba! danba! (Mailuarekin potto bat joaz) Zer ez nuke nik emango horren sasoia izateagatik! Nahi duena jan, edo ahal duena, baina, nolanahi ere, jan behintzat; lanerako gupidarik gabe, ari egun guztian; eta, gauean, lo lasai, Nork beste horrenbeste egin lezakeen! Nik, nire diru guziekin ezin dut behintzat. Horra nola gertatzen den azkenerako, ni diruduna eta hori diru gabea izan arren, hori ni baino aberatsagoa dela. Ni baino hobetoago bizi da behintzat. (Makurtuaz eta zerbait lurrean ikusi nahian) Zer ote dira hemen dauzkan txirri-mirri hauek?











     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org