XI Lehengoak eta Xoluerdi


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Soroa Martzelino »  Ezer ez eta festa »  XI Lehengoak eta Xoluerdi

Martzelino Soroa: Ezer ez, eta festa – Toribio Alzagaren bertsioa 1922



XI Lehengoak eta Xoluerdi





Xoluerdi: (Krabak eskuan dituela abestuaz sartzen da) Txintata txinta txinta, txintata txinta txin (Juxtori bere aurrean jarriaz) Juxto! Krabak! Niretzat, niretzat. Nik mauka-mauka jateko. (Batixtari) Lantokiko txoko batean gordeta aurkitu ditiat.

Juxto: Ekar itzak hona kraba horiek, nireak dituk-eta. (Gogorrean kentzen dizkio)

Xoluerdi: E? Nola?

Juxto: Geldirik ez bahago, sudurra xehatuko diat, ezkailu, kirten horri.

Xoluerdi: Baina, nola izan litezke zureak, nik bilatuta?

Juxto: Batixtak esango dik.

Kaximira: (Xoluerdiri usoa erakutsiaz) Zu, zu... ez zenuen zuk gure usorik gorde, e?

Xoluerdi: Baina, nondik duzu uso hori?

Kaximira: Batixtak esango dizu.

Xoluerdi: (Batixtari) Aizak, hi: baina zer gertatu da hemen?

Batixta: Hemen? Ezer ez, eta festa.



ZAPIA JAISTEN DA











     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org