Martzelino ta Serenua


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Soroa Martzelino »  Gabon »  Martzelino ta Serenua

Marzelino Soroa. Gabon



Bederatzigarren Irudia. IX




Martzelino ta Serenua



Azaltzen da Martzelino mutill koxkorra, txistuka egun ontan etorri dan batalloyen martxa, eta txanpon batekin juaz daraman pitxarreko sagardo botillan. Alde batetik bestera iruditegian pasatzekuan, botilla erori ta austen zayo, ixuririkan sagardua. Negarrez arrantzaka marruaz asten da eta etortzen da serenua.



Serenua: ¿Zer dek, mutill? ¿Zer egin zaik?

Martzelino: ¡Ai! ai, aiii! Bo... bo... (Estuasunekin eziñ itzik egiñik) Botilla ixuri ta sagardua autsi.

Serenua: ¿Zer esan dek?

Martzelino: ¡Ai, aii! Amak jo egingo nau.

Serenua: Ixilik ago, gizarajua. Ez dik jipoyik emango.

Martzelino: Bai, bai. ¡Aiii!

Serenua: Tira, ixo, ixo. Ator nerekin eta emango diat beste botilla bat etxera eramateko.

Martzelino: ¡Aiii! ¡ai! (eziñ gelditurik negarra).

Serenua: Bañan ixillik ago. Ez dekala bildurrik izan.

Martzelino: ¡Aii! ¿Eta sagardua?

Serenua: Beteko diat botilla nik. Amak ez dik ezere jakingo.

Martzelino: ¡Ai, aiii!

Serenua: Ez diat emango ixilltzen ez b’aiz. ¿Nola dek izena?

Martzelino: Martzelino.

Serenua: ¿Fue por vino?

Martzelino: Ezzz...

Serenua: Urte berri urte zar, Martzelino galtza zar?

Martzelino: Baaaiii...

Serenua: Nun bizi aiz?

Martzelino: Arrandei kalian...

Serenua: Nere etxia’re bertan dek eta zuzen jungo aiz.

Martzelino: ¡Ai, aiii!

Serenua: Negar egiten badek, amak ezagutu egingo dik. Seka zazkik malku oyek eta kendu zazkik zintzillik dakazkikan kandel oyek. (Martzelino zintzatzen da blusaren barrengo aldiekin. Bitartian serenuak biltzen ditu botilla puskak eta esaten diyo:)

Serenua: Tira guazen.

Martzelino: ¡Ai, aiii!









     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org