|
Marzelino Soroa. Gabon
Serenua ta Jendia (Publikua)
Serenua: ¡Orra! Diruz eziñ ase dan jendia zertan gelditzen dan. Gu baño okerrago bizi da: ¡Diru-gose zurkeriyak! Igualekua da gure umiltasuna. (Publikuari). Barkatu, bañan berandu da, ni bakarrik gelditu naiz ta jun biet beste kale ixkiñara orduba kantatzera. Beoentzat ere garaya izango da eta obe luteke egiñ etxe bidia artzeko moduba. Gabon.
Publikua: ¡¡GABON!!
(Lengo orkestilla pasatzen da batetik bestera pasakallia juaz ta jeisten da burtina).
|
Iskribatu litezke
jostaldi geyago,
bañan egiñ ditut nik
makiña bat sayo;
¿lanaren gañez jarri
dirua? ¡ze arrano!
ez det Salamankara
jun biar ortako.
|
|