1. irudia


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Soroa Martzelino »  Gorgonioren estuasunak »  1. irudia

Martzelino Soroa. Gorgonioren estuasunak

Gertaera iruditzen da Tolosan
1888ko abenduaren 26an aurkeztatu zen, Juan Guimon jaunaren musikarekin.
Seinalatzaile edo apuntadorea, besteetan bezala, Toribio Alzaga jauna izanik.



EGITE BAKARRA

Iruditegiak aurkeztatzen du ostatu bateko jangela bat



Lehenbiziko Irudia

I

Jendea bazkaltzetik bezala mahaitik altxatzen da.
Marziano gauzak jasotzen.

Musika

(Kantatzen dute nahi den doinuan, pianoarekin edo beste gisa, nahi bada boz hutsean, edo bestela esan litezke bertso hauek eta gero azalduko direnak, hizketan banaka eginik jolasa.)

Guztiak.-

Bazkaldurikan bapo
goazemak plazara,
han egingo diagu
gogotik algara.


Batzuk.-

Oraindikan, mutilak,
tragotxo bat bota.


Besteak.-

Bota, bota beste bat,
oraindik dago-ta.



Guztiak.- (Edaten)

Trago hauekin zaigu
barrena bizkortu,
ez zen gizon makala
Hau zuena sortu.
Sagardoentzat, berriz,
ez gara makurrak,
edanik ez daitezen
herdoitu zintzurrak.


Batzuk.- (Barren aldera begira)


Adio Martinatxo


Besteak.-


Bagoaz Martina.


Guztiak.-
Baina ez zaigularik
Ahaztuko propina. (Doaz)










     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org