4. irudia


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Soroa Martzelino »  Gorgonioren estuasunak »  4. irudia

Martzelino Soroa. Gorgonioren estuasunak

Laugarren Irudia

IV

Gorgonio (Bakarrik.)

(Marzianoren antzean) Aditu diot dozena bat bider. Eta badoa! Zer egingo dut nik orain? Kontu eman dut telegrafoz dirua bidaltzeko berehala eta… Ahal balitz telegrafoz bidali! Baina ez, ez; ez naiz horren asto lukainka. Oraintxe jango nuke bada muttur bat… Ez, ez; ez dut bakerik nire poltsatxoa topatu arte. Eta lukainkarik ere ez. Hainbeste urtean gordetako ontza urre xaharrak! Ai!!

Musika

Bihotza daukat porrokaturik
malkoak berriz begian,
San Antoniok lagun nazala
dudan istilu gorrian.
Zoragarrizko dizdizariak
jartzen ninduten glorian, (Negarrez)
iji, iji! nik ai! horiek gabe
zer egingo dut ferian?

Nola gordeak egondu diren
etxe zuloen artian,
aurreneko gaur aterarikan
galdu dirade bidian.
Errape ona izanagatik
behi esnetsuak, aldian
nik erosteko zain dagona da
lehortuko bitartian.










     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org