5. irudia


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Soroa Martzelino »  Gorgonioren estuasunak »  5. irudia

Martzelino Soroa. Gorgonioren estuasunak

Bosgarren Irudia

V

Gorgonio eta Sebastian

Sebastian.- Zer duzu, Gorgonio jauna?

Gorgonio.- Zer dudan? Zer izango dut? Nuena ez izatea.

Sebastian.- Kantari ari gara, kantari?

Gorgonio.- Kantari? Ni kantari? Ez, Sebastian, ez.

Sebastian.- Apustu egingo nuen, bada, zerbait soinu aditu dudala.

Gorgonio.- Soinua? Amets egingo zenuen. Ez zara noski oraindik esnatu… Soinua! Adituko nuke nik ere pozik haien soinua!

Sebastian.- Zeinena?

Gorgonio.- Zeinena izango da? Nire ontzako urre gaixoena. Iji, iji, iji! Oroitzen naizen bakoitzean korapilo bat egiten zait bihotzean, eta ontzako urreak baino handiagoko malkoak isurtzen ditut. Iji, iji! Zer soinu ederra zuten!

Sebastian.- Beraz, bai?

Gorgonio.- Esango nuke. Baina… baina… ai!

Sebastian.- Min hartu al du?

Gorgonio.- Min? Bai, mina daukat gorputz guztian. Horra bada; jakin behar duzu gaur goizean Zumarragatik atera naizela eta…

Sebastian.- Bai, bai, badakit hori. Eta zergatik ez dit dirurik hartu nahi?

Gorgonio.- Ez, ez; eta trenean sartzerakoan…

Sebastian.- Aditu diot berrogei aldiz ere. (Doa)











     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org