|
Martzelino Soroa. Hauek istiluak
Hamargarren Irudia
X
On Liborio (bakarrik)
Orain bakea dut. Mutil honek azkarra dirudi eta ez dut suerte txarra izan. Etxetik kanpora ateraz gero zailtasunak besterik ez dira sortzen alde guztietan kotxe horietan sartuta sardinak saskian bezala, nahi baino geroago inguratzen da bat behar duen lekura. Eta dagoen beroarekin eta hautsarekin ia ito ginen bidean. (Altxatzen da). Salda ekarri bitartean aldatzea izango dut onena. (Sartzen da bere gelan edo koartoan).
|