|
Martzelino Soroa. Hauek istiluak
Hamazazpigarren Irudia
XVII
Juan (bakarrik)
Aurki izango dira kontuak bestearekin! Hauek istiluak! Denborarik ezin pasako nuela? Ez zait maratila txarra sortu denbora pasatzeko! Gezurra esatea ez zait, bada, niri gustatzen baina, saltsa honetatik ateratzeagatik… ez dadila behinik behin inoren kaltean izan. Orain beste gezur bat sortuko banu… baina nola gezurra esan nire lehengo nagusi kuttunari?
|