18. Irudia


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Libros digitales »  Soroa Martzelino »  Hauek istiluak »  18. Irudia

Martzelino Soroa. Hauek istiluak

Hemezortzigarren Irudia

XVIII

Juan eta Manuel (On Liborioren lebita jantzita)



Manuel.- Juanito.

Juan.- Jauna! (Ai, ai!)

Manuel.- Ondo al nago?

Juan.- Berori? Eta noiz egoten da gaizki?

Manuel.- Ikusten al duk hau? (Lebitarengatik).

Juan.- Hori? Bai, jauna.

Manuel.- Hi noizbait txikia izango hintzen, e?

Juan.- A! Bai, jauna. Txikitan txikia nintzen eta gero haaanditu.

Manuel.- Bai, luzatu? Eta nire arropak mantendu egiten al dituk luzatzeko.

Juan.- Mantendu? Je, je!

Manuel.- Zer dira hauek? (Faldoiengatik).

Juan.- Horiek? A! Eta horiek zer diren galdetzen du? Ez al daki bero egiten duela eta beroarekin nola arbolak hostoa ematen duten? Horra, bada. Horrelaxe arropak ere.

Manuel.- Ez hago hi arropa txarra! Utz itzak kopla horiek alde batera eta…





     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org