euskaraz.net
Agiti - Arritxulo

ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Itinerarios naturísticos por San Sebastián »  Agiti - Arritxulo

Agitiko badiatik - Arritxuloko basora
Fitxa Teknikoa

Luzera : 7.500 m.
Denbora : 2 ordu
Zailtasuna : Tartekoa.

Interesa : Handia
Geologiaren aldetik : Tartekoa
Botanikaren aldetik : Tartekoa
Faunaren aldetik : Handia

Urte Garaia :
Udaberria, uda nahiz udazkena

Oharrak
Gauza batek ematen dio faunaren aldetik interes handia ibilbide honi: izen zientifikoz hyla meridionalis esaten zaion hegoaldeko zuhaitz igelaren gordeleku bakanetako bat izateak, alegia.

Abiapuntua
Gudamendiko bidegurutzea pasatu eta eskuinetara dagoen hormigoizko pista.


1. Etxe baten ondotik behera doan hormigoizko pista hartu behar dugu aurrena. Bide bazterrean landare-hesi bat dago. Era horretako hesiek garrantzi handiko eginkizuna daukate ekologiaren alderditik, espezie askoren erakusgarri izan baitaitezke.



2. Lehenengo bidegurutzea .
Ezkerreko bidea hartu, Marabieta aldera.

3. Bigarren gurutzea .
Lepabide aldera egin behar dugu. Behera eta eskuinera egiten du bideak, eta Arritxulo ezkerretara utziko digu.

Bi klasetako txilarrak ikusiko ditugu: purpura txilarra eta erdi more erdi arrosa koloreko txilarra. Gainera, udaberri-uda aldera sasiama edo atxaparraren usain gozoa ere izango dugu.

4. Hirugarren gurutzea .
Agitiko bidea. Eskuineko aldean ametzen bat eta beste landare batzuk ikusiko ditugu: endaIaharra, mihilua, belar bedeinkatua... Bide hau basoaren aldamenetik pasatzen da.

5. Perus taberna .
Hormigoizko pista batean behera egin behar dugu, harik eta gurutze batera ailegatu arte. Gurutzera ailegatutakoan, eskuineko
bidea hartu eta behera segitu behar dugu. Sagar-arbola batzuk ikusiko ditugu. Batzuek mihurak dituzte, arbolaren izerdia hartu eta fotosintesia harekin egiten duten landare klase batzuk.

Handik ere behera segitu behar dugu, eta laster ikusiko dugu Agitiko kala edo senaia, eta baita itsasoaren lanak nola jaten duen lurraren ertza ere, malkar gaiztoko ertza gure alderdian.

6. Arrain-haztegia .
Ondotik pasatu behar dugu, eta bidean gora egin. Agitiko basoa (sasiakaziak, lizarrak, gaztaina-arbolak... ditu) eskuinetara utzi eta Agiti baserriaren ondotik segi. Berriz ere Perus-Lepabide bidea egin behar dugu, nahiz eta beste aldera orain.

7. Hurrengo gurutzean ezkerreko bidea hartu :
Arritxulo bidea, izen bereko basoan aurrera pasatzen dena. Gaztainondoak, intxaurrondoak, hurritzak, urkiak, haritzak, sasiakaziak, erramu arbolak... ikusiko ditugu. Basoa ireki egiten da pixkanaka-pixkanaka, eta bista ederra ematen du itsasoari begira egoteko.



8. Marabieta-Lepabide-Arritxulo bidegurutzea .
Arritxulo aldera jo eta Gudamendiko gurutzea baino pixka bat atzeraxeago ailegatuko gara.




Hesiak



Nekazaritzak aurrera egiteak arboladiak galtzea ekarri du lurralde askotan, eta, horrela, hesiak egin behar izan du basoaren eginkizun bat: babesteko eta hazteko toki bat ematea animalia klase askori. Hesia, izan, ingurumeneko elkartze bat da, basoaren ertzean berez sortzen den mugaren antzekoa, askotan; bitarteko bat, nolabait esateagatik, zelaiaren eta basoaren artean izaten dena eta animalien eta landareen arteko komunikazioa izateko modua ematen duena. . Era berean, lurrak zer gaitasun duen ere adierazten du hesiak, zer egitura eta osagai dituen.
Lurra utziz gero, lehen zen landaredia berriz etortzeko bidea ematen du berehala hesiak; eta, hesirik ez balitz, laster antzutuko litzateke lurra.

Ez dugu ahaztu behar, halaber, babesa eta jana biltzeko tokia ere badela hesia animalia askorentzat. Horrezaz gainera, eginkizun inportantea egiten dute hesiek erregimen hidrikoa erregulatzen eta euriak nahiz uraren indarrak lurra higatu ez dezan, behar den ura pasatzen utziz landareen zainei esker. Azkenik, esan dezagun haizeari eutsi ere egiten diola hesiak, eta klimari ere erasaten diola. Oso inportantea da, beraz, hesiei kasu egitea ekosistemen orekari eusteko.



Hegoaldeko zuhaitz-igela

(Hyla meridionalis)

Badela esateko adina besterik ez da gelditzen, eta Mendizorrotzeko eta haren inguruko toki jakin bezain bakan batzuetan besterik ez gainera.

Espezie mediterranearra da, eta, seguruenera, itsasoa gertu izateak eguraldi epela dakarrelako iraungo du hemen. Hezetasun handiko toki sietsetan bizi da, itsasoaren mailatik hasi eta 250 metro bitarteko altueran.

Hegoaldeko zuhaitz igelak eta zuhaitz-igel arruntak duten diferentzia alboko arrasto beltzaren luzera da, oso arrasto laburra baitu hegoaldeko zuhaitz igelak arruntaren aldean.

Era berean, muturreko disko itsasgarridunak ditu hatzak, azal lisoa eta distiratsua bizkarreko aldean. Egoera gaiztoan dago, eta bizilekuari eusteko gauza garen baitan dago haren izate guztia.