euskaraz.net
Aiete - Miramar

ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Itinerarios naturísticos por San Sebastián »  Aiete - Miramar

4. Aieteko Parketik Miramarko Parkera

Fitxa teknikoa

Luzera:4.300 m.
Denbora:Ordu 1 eta 30min.
Zailtasuna:Txikia.

Interesa
Paisaiaren aldetik: Tartekoa
Geologiaren aldetik: Tartekoa
Botanikaren aldetik: Handia
Faunaren aldetik:Txikia

Urte garaia:
Edozein.

Oharrak
Aieteko parkean bada Lawson altzifre bat Euskadiko zuhaitz berezien artean sartua dagoena.

Abiapuntua
Aieteko parkeko atea. Aiete. Aiete-Antigua eta Aiete-Hernani bideetan ibiltzen diren autobusak gelditzen zaizkigu pare-parean.




1. Hesiraino iritsi eta eskuineko bidea hartu behar dugu. Alde horretan daude garai bateko zalditegiak.

2. Hartzulo bat ere badugu han, urmael edo putzu batzuen ondoan. Urmaelak aise berotzen dira uda garaian, eta uretako landare nahiz beste gauza bizi askoren bizitoki izaten dira.

3. Azkeneko urmaela dagoen tokira ailegatutakoan eskuineko bidetik jo behar dugu, toki itzaltsu batean behera. Garo mota asko ikusiko dugu han, eta baita ezki, ereinotz, haritz kandudun eta abar ere, Parkearen barren aldean zelai txiki bat dago. Han, beste ate bat dago Morlans-dik datozenentzako.

4. Aurrez aurre daukagun bideari heldu behar diogu, gora, Azkeneko urmaelaren pareraino iritsi eta eskuineko bidea hartu behar dugu, parkearen ertzetik doana. Parkearen goiko aldean beste urmael bat dago, uretako hegazti batzuekin.

5. Parketik atera eta eskuinera egin behar dugu, Aiete pasealekua hartuta.

6. Handik behera segi behar dugu, harik eta zubi baten ondoan dauden eskailera batzuk ikusi arte. Eskaileretan behera jaitsi behar dugu, Pio Baroja pasealekura,eta handik Miramar jauregira.

7. Ate nagusitik sartuko gara.
Atea mailo gainean eraikia dago, lehen Loretopea esaten zitzaion toki batean, Loretoko Amaren ondran.

8. Eskuineko bidea hartuko dugu, parkearen bueltan gora egiten duena. Arbola klase asko ikusiko dugu: Siberiako zumarra, lizarra, artea, itzal egiteko platanondoa, ebanoa, zurzuria, hagina etab.

9. Iritsi gara jauregira. Uztai txiki baten azpian pasa eta eskuin aldera egingo dugu.

10. Ezkerreko bidea hartu.

11. Mailo edo harkaitz aldera egin behar dugu, behera, eta Japoniako basa-erramu batzuk ikusiko ditugu. Itsasoaren erasana handia da toki honetan eta ez da harritzekoa, beraz, itsas mihilua ikustea.Era berean,harkaitzaren geruzak ere ondo ikusten dira hemen.

12. Lehengo bidetik gora egin eta bidera iritsitakoan, eskuinetara hartu.

13. Eskailera txiki batzuetan behera egin behar dugu.

14. Paretari atentzio pixka batekin begiratuz gero, bizia ugari duela ikusiko dugu, nahiz eta eman ez. Esate baterako, parra, haritz-iratzea, goroldioa, likena eta ornogabe txiki mordo bat.

15. Parkeko ate nagusia. Kito ibilaldia.





Hagina

(Taxus baccata)

Adakera konikoa izaten du. Adarrak gorantz nahiz zeharretara hazten zaizkio. Lerro formako hostoak ditu, helize itxuran banatuak; distiratsuak dira, eta ilunagoak gaineko aldetik beheko aldetik baino.

Oskol emeek hazi bat besterik ez dute izaten. Heltzen direnean, azal mamitsu kolore gorri antzeko bate k tapatzen ditu. Hazia pozoitsua da gizakiarentzat; azala ez.

Egur gogorra eta sendoa da haginarena. Azalak, berriz, taxola izaten du, nahiz eta asko ez, eta, esaten dutenez, kantzerraren kontrakoa da taxola.

Heriotzaren arbola esaten zioten grekoek eta latindarrek. Kontatzen dute, halaber, erromatarren garaian, arbola honen hosto eta hazi pozoitsuak janez hiltzen zuela euskaldun jendeak bere burua baten bat segika zuela ikusitakoan.