 |
|
 |
 |
|
5. Miramon
|
|
Fitxa teknikoa
Luzera: 4.800 m.
Denbora: Ordu 1 eta 15min.
Zailtasuna: Txikia.
Interesa
Paisaiaren aldetik: Tartekoa
Geologiaren aldetik: Txikia
Botanikaren aldetik: Handia
Faunaren aldetik: Tartekoa
Urte garaia
Edozein.
Oharrak
Biderik gehiena itzaletik egiten da, eta toki heze askotatik pasatzen. Urteko edo:z;ein garaitan egiteko modukoa bada ere, oso atsegina gertatzen udako egun bero sargorietan.
Abiapuntua
Miramongo parke teknologikoa ren .sarrera. Biribilgune bat pasa eta ezkerretara dagoen lehenbiziko eraikineraino iritsi behar dugu. Amara-Ospitaleak ibilbidea egiten duen autobusak Poliklinikan utziko gaitu, eta Donostia-Hernani bidea egiten duenak Oriamendi pasealekuan.
|
1. Lehen esandako aurreneko eraikinaren ezkerrera dagoen bidea hartu behar dugu. Harri- txintxarrezko bidea da.
2. Aldapa handia dago handik behera. Hura hartu eta arbola hostozabalezko zuhaizti batean sartuko gara. Hurritzak, haritzak, haltzak, ereinotzak... eta, tartean, pinu batzuk ere aurkituko ditugu. Arrasto gorri batzuk daude bidean.
3. Hura pasatutakoan, breazko bide batera ailegatuko gara. Haren ezkerretara, oso gertu, beste harri-bide bat dago, behera segitzen duena. Ezkerreko aldean nahiz gero batzuetan ezkerrean eta beste batzuetan eskuinean izan erreka txiki bat ikusi eta entzun daiteke.
4. Uharka txiki bat ikusiko dugu, gainetik zubi bat duena. Zubiaren azpitik pasa, ezkerreko aldean dagoen aldapan gora egin eta auditorio baten azpiko aldera iritsiko gara. .
5. Lizar,hurritz, haltz, astigar, ereinotz eta abarrez osatutako zuhaiztia alde batera utzi eta breazko bidea hartu behar dugu,
|
ezkerretara dagoena,eta bide horri eutsi, alboetan daudenak utzita.
6. Parke teknologikoaren beheko aldean dagoen bide batera iritsiko gara, metro batzuk aurrera egin espaloian eta bidearen ezkerreko aldean dagoen pista bat hartu behar dugu, zubi aldera egiten duen pista utzirik.
7. Arbideko dorreen azpiko aldetik pasatzen den pista bat hartu behar dugu hurrena,zelái-zelai doana. Sasi-akazia ugari dago alboetan, eta baita lore lila batzuk ematen dituen Buddleja davidii zuhaixka ere, apaingarritarako asko aldatzen dena baina bere kasa ere asko zabaldu dena.
8. Toki zabalago batera ailegatuko gara hurrena, zuhaixka eta arbola txiki dezente dituena aldamenetan. EITBren ondotik doan bide bat aurkituko dugu gero. Espaloira igo eta eskuineko aldetik gora egin behar dugu.
9.Poliklinika. Kito ibilaldia. Amara-Ospitaleak ibilbidea egiten duen autobusaren geltokia.
|
|
|
Buddleja davidii
Hosto erorkorra duen zuhaixka da. Gehienera ere 5 m luze egiten da. Adar iletsuak izaten ditu. Hostoak, berriz, obalatu-Iantza itxurakoak edo lantza itxurakoak,ertzak zerratuta bezala dituztela, atzeko alde iletsua eta txorten motxekin.
Lore txikiak ematen ditu, nahiz multzo handiak osatzen dituzten. Kolorez more ilunekoak dira,eztarri aldean laranja koloreko eraztun bat dutela. Fruituak kapsula luzexka baten barruan egoten dira, eta hazia franko izaten du zintzilik. Loraldia ekainetik irailera bitartean izaten du.
Txinatik ekarria da eta asko erabiltzen da lorategietan-eta, mugitutako tokietara ere azkar zabaltzen den arren. Euskal Herriko itsasertzean asko dago eta barru aldean ere ikusten da bakarren bat.
|
(Robinia pseudoacacia)
Adaburu zabala duen zuhaitz edo zuhaixka izan daiteke. Badira 25 m luze egiten direnak ere. Adar gazteak izaten dituzte, arantzadunak, eta hostoak, berriz, 3 - 10 pare foliolokoak.
Lore zuri ugari izaten du, mahats-Iuku itxura eta usain gozokoak. Maiatz-ekain aldera loratzen dira.
Izatez Estatu Batuetako erdi eta eki aldekoa da. Handik ekarri zuten Europara XVII. mendean. Azkar hazten da eta gogorra da. Era berean, azkar hartzen ditu ezpondak, erabilitako lurrak nahiz arbolarik ez duen lur asko.
|
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |