 |
|
 |
 |
|
14. Aingeru Guardakoarenetik Añorgaraino
|
|
Fitxa teknikoa
Luzera: 3.800 m.
Denbora: Ordu bat eta 30min.
Zailtasuna: Tartekoa.
Interesa
Paisaiaren aldetik: Handia
Geologiaren aldetik: Txikia
Botanikaren aldetik: Handia
Faunaren aldetik: Tartekoa
Urte garaia:
Urte osoan.
Oharrak
Ibilbide honetan aldapa ugari aurkituko dugu, batez ere Aingeru Guardakoareneraino. Gero, Bidarteko gainetik, gehien bat jaitsiera izango da.
Abiapuntua
Tolosako hiribidetik Igarako errepidea hartuko dugu. lbaetan, ezker aldera, Aingeru Guardakoaren aldapa aurkituko, dugu.
|
1. Aingeru Guardakoaren aldapatik hiri erdialdea baino lasaiago den inguruetara helduko gara.
2. Ezkerretan Ibai Lizeoa utziko dugu. Eskuinean belardiak ikusiko ditugu, baita iturburu bat ere. Gauean erraz ikus eta entzun daiteke urubia; sagu, sator, satitsu eta abarren ehizean.
3. Baso alde batera helduko gara, zuhaitz hostotsuen baso misto batetik igarota. Ezkerretara Zuatzu baserria utziko dugu gorantz jarraitzeko.
4. Aingeru Guardakoaren baselizaapala da eta Aingeruaren irudi bat dauka. Urteko igande guztietan egoten da zabalik. Hortik Donostiaren ikuspegi ederra dago, Aiako Harria, Adarra, Jaizkibel eta beste mendi batzuk ere ikusten direla.
5. Behera joanda, eskuin, ibar interesgarria aurkituko dugu.
|
Zuhaixketan hegazti txikiak ikusten dira, hala nola urritxa, amilotxa, karnaba, papogorria eta abar.
6. Autobidea zeharkatuta, gora eta gora jarraituko dugu. Ezker, sagasti bat ikusiko dugu, eta arbolen adarretan mihurak eratutako bola moduko horiek ere.
7. Bidegurutzean ezkerretara joko dugu Atotxaerreka bidetik. Beti joango gara pista nagusitik, albo bideetatik jo gabe.
8. Baserri baten ondotik igaro eta jaitsiera gogorra egingo dugu. Alde horrek oso ondo erakusten du zer den ohiko baserri aldea: baserriak, baratzak eta belardiak.
9. Ezker Pedro Joseren bidea utziko dugu.
10. Alde heze-heze baten ondotik, tunela zeharkatuta, Añorgara helduko gara. Horko errepidean autobus geralekua aurkituko dugu. Ibilbidea amaitu da.
|
|
Aspaldian, artzainek txabolak eraikitzen zituzten, baina ez ziren horien jabeak. Horregatik ezin zituzten teilaz estali. Garai hartatik dator herri belardiak ustiatzea, partzuer izatea.
Nekazaritza Kristo aurreko 300. urtearen inguruan sortuko zen eta horrekin batera jabetza eskubidea, lantzen ziren lursailen gainekoa, zein etxebizitza, biltegi eta korta moduan erabiltzen zen etxearen gainekoa.
Orduantxe hasi ziren nekazari eta artzainen arteko istiluak. Geroago olagizonak ere hasi ziren gatazkan,
|
zuhaitzak eta egurra erabiltzeko baimenak eta interesak zituzten eta.
Nekazaritza inguruan ezaugarririk nabarmenena baserria da, ezbairik gabe. XVI. mendean hasi ziren eraikitzen, nekazaritza eta abeltzaintza elkartzen hasi baitziren. Lehenago txabola hutsak ziren, zeregin berean erabiltzen ziren arren.
Euskal baserriak errektangelu edo koadro planta du. Bi edo hiru solairu dauzka eta bi alde ondo bereiztu: etxebizitza bera eta nekazaritzarakoa. Sukaldea handia izan ohi da, beheko oinean. Ondoan gelaren bat izan ohi du, baina logela gehienak lehenengo pisuan egoten dira. Goialdea ganbara edo mandio moduan erabiltzen da, uztan jasotakoak biltzeko.
|
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |