 |
|
 |
 |
|
Aholku txiki batzuk gida hau ondo erabiltzeko
|
|
Gida honetan jaso ditugun ibilbideak Donostian egin daitezkeen guztien arteko bakar batzuk besterik ez dira; gehiago ere badaude, jakina. Era berean, aldatu edo konbinatu ere egin daitezke; guk esan beharrik ez dago hori.
Jarri ditugun denborak martxa normal antzeko batean egiteko moduko denborak dira, ez dira, alegia, ez mendian asko ibiltzen den batek egiteko denborak ez eta sekula pausorik ematen ez duenak egitekoak ere. Dena dela, edozein edadetako edozeinek egiteko moduko ibilbideak dira, era askotako ibilbideak jarri ditugulako eta bakoitzak aukera dezakeelako egokien iruditzen zaiona.
Seguru gaude zuetako askok ezagutuko dituela hemengo toki mordo bat, baina horrek ez du esanahi natura aldetik gutxiago balio duenik. Merezi du, asko merezi ere, bide hauetan ibili eta askotan kasurik egiten ez diegun gauza horiei denei begiratzea; landare eta animalia ugariren bizileku izaten den horma horri, konparazio baterako.
Badakigu letra koxkor batzuekin ez dagoela naturak adierazten diguna ondo jasotzerik; arrimatu egin behar da horretarako.
Arrimatu zaitez, beraz, eta ikus, senti eta goza gure inguruan, bi pausora, daukagun altxorraz. Ez zaizu damutuko! .
|
|
|
|
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |