Liburuek Cd-rom bana daramate, liburuan argitaratu den poemari dagokiona. Cdrom hauek, hala ere, liburuaren garapena dira.
Elementu gehiago aurki daitezke bertan: olerkia, jokoak, puzzleak, hizkuntzen garapena (Euskara-Frantsesa)… Gaurko bi poetek errezitatzen dituzte poemok: Koldo Izagirrek Lizardirena eta Omar Nabarrok Lauaxetarena.
Juanba Berasategik, bestalde, liburuko marrazkiak marrazki bizidun bihurtu ditu. CDromaren dinamizazioaren ardura berea izan da.
|
Jarraian zehaztuta duzue CDromean aurki daitekeena:
Poemak euskara batuan eta jatorrizko euskaran daude jasota
Olerkariei buruzko infomazioa: biografia eta literatur azterketa
Poemarekin lotura duen informazioa: Paris historian, Parisi buruzko euskal poemak…
Olerkien testuetan oinarritutako ariketa pedagogikoak: sinonimoak eta antonimoak asmatu, euskara eta frantsesa baliokidetu, batua eta bizkaiera baliokidetu…
Poemen irudietan oinarritutako ariketa ludikoak: Irudien gaineko nabigazioa "puntu esanguratsuak" non dauden asmatzeko
Azkenik, aipatu, CDromaren edukina bi eratara ikusi daitekeela: filme baten antzera, ahotsak eta irudi mugikorrak (animazioak) jarraikortasunean ikusiz, edota orri-orri, klik eginez eta jolas eginez. Ikusle pasiboak zein aktiboak onartzen ditu.
|