Inkesta


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Mugi! publicación deportiva »  Mugi 1 2003/01 »  Inkesta

Inkesta




Saioa Santiago

Piraguismoa egiten dut ur bizietan. Lagun bati esker murgildu nintzen mundu horretan, eta izugarri gustatzen zait. Batez ere nire gauza delako dut gogoko; hau da, irabazten badut nik egindako lanagatik irabazten dudalako. Ez dut talde baten beharrik horretarako. Aldi berean, neure burua hobetzen saiatzen naiz.
Ekaitz Sibero

Ni arraunean aritzen naiz. Aita kirol honetako epailea dut, eta berak animatu nabil kirol honetan. Beste kirol batzuekin konparatuz gero, arraunketa sufrimendu handiagokoa da eta, nolabait esateko, gustukoa dut hori. Gainera, arraunketa mundua txikitatik ezagutu izanak ere bultzatu nau horretara.
Laida Egurrola

Txikitan futbolean eta saskibaloian aritzen nintzen; baina ondoren, saskibaloian jokatzen gusturago sentitzen nintzenez, futbola alde batera utzi eta kirol honekin jarraitzea erabaki nuen.




Eñaut Garmendia

Futbola da nik praktikatzen dudan kirola. Jende gehiena bezalaxe lagun artean hasi nintzen jokatzen eta, egia esan, txikitatik gustatu izan zait. Zergatik kirol hau eta ez beste bat? Ez daukat aparteko arrazoirik.
Usue Mori

Saskibaloian aritzen naiz. Txiki-txikitan hasi nintzen honetan, nahiz eta hasieran futbola eta saskibaloia egiten nituen. Ondoren, bietatik saskibaloia aukeratu nuen, gehiago gustatzen zitzaidalako eta, era berean, taldeko jokoa delako. Horrez gain, eskuekin jolastea hankekin aritzea baino errazagoa da.
Kristian Vicente

Nik esgrima egiten dut. Kirol hau banaka jardutekoa da eta, benetan, oso zirraragarria egiten zait nire lehiakidearen aurka borrokatzea. Esgrima, gorputzez gorputzeko kirol bat denez, asko gustatzen zait.


Antigua-Luberri
BHIko ikasleak