Emakume izarrak


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Mugi! publicación deportiva »  Mugi 10 2004/03 »  Emakume izarrak

Emakume izarrak

Naroa Agirrez gain, emakumezkoak diren goi mailako kirolari dezente ditugu Donostian edo Gipuzkoan, eta emakumeen kirola sustatzeko orduan oso garrantzitsuak dira. Hona hemen, izar distiratsu horietako batzuk:

Edurne Pasaban

Sorlekua: Tolosa.
Adina: 30 urte.
Iruzkina: Everestera igotzea lortu duen lehen euskal emakumea (2001); zortzi milako sei tontor igo ditu.
Josune Bereziartu

Sorlekua: Lazkao.
Adina: 32 urte.
Iruzkina: Munduko eskalatzaile onena izendatu zuten adituek Suitzako Bain du Sang (9a) bidea igo ondoren.


Angela Vilariño

Sorlekua: Donostia.
Adina: 18 urte.
Iruzkina: Andres Vilariño aita eta Ander anaiaren bideari jarraiki, Angelak ere auto lasterketetan dihardu.
Esme Lopez

Sorlekua: Donostia.
Adina: 28 urte.
Iruzkina: Akaba Bera Bera eta Espainiako selekzioan jokalari garrantzitsua da. Atenasko Olinpiadetan izango da ia ziur.


Kournikovaren bideari ekingo al zenioke?



Anna Kournikova tenislari ezaguna ondo baino hobeto baliatu da bere kanpo itxuraz bere edertasunaz. Ez du txapelketarik irabazi, baina bere gorputz ederrari etekin handia atera dio; publizitatearen bidez, itzelezko dirutza lortu du. Halakorik egingo lukeen galdetu diogunean Naroa Agirreri, hauxe erantzun digu: «Kirolari izan eta horretaz baliatuz nire irudia aprobetxatzeko aukera izango banu, jakina aprobetxatuko nukeela, tuntuna izango nintzateke bestela. Hori bai, kirolari izateari ez nioke utziko publizitatean buru-belarri sartzeagatik.

Emakumeen boleibolean, adibidez, arropa estu-estuak erabiltzeko erabakia hartu zuen kirol horretako nazioarteko federazioak. Neurri horrekin kirol hori sustatu nahi dute. Naroa ez dator bat erabaki horrekin. «Halako neurriekin ez da emakumeen kirola sustatzen; kirolariak eta euren jokoa ikusi beharrean, emakumeak ikustera joango da jendea».