Goi mailako lehiaren atarira hel-tzen diren kirolari gazteek estres eta presio egoera jasan dezakete, eta horrek beren bizitzako alor askotan du eragina: familia eta lagunekin dituen harremanetan, kirol errendimenduan, ikasketen errendimenduan...
Izan ere, txapelketen maila igo ahala geroz eta handiagoa da egin beharreko lana, eta geroz eta urriagoak emaitza onak lortzeko aukerak. Horren ondorioz, oso beharrezkoa dute kirolari gazteok emozio negatiboen ordez emozio positiboak indartzea, estresa kudeatzen jakitea, motibazioari eustea eta errendimendu gaitasuna handitzea.
Eta hori da, hain zuzen ere, EKOZ Etorkizuneko Kirolarientzako
|
orientazio programaren helburu nagusia. Helburu nagusi hori helburu zehatz ugaritan gauzatzen da eta, oro har, zerbitzua baliatu nahi duen kirolariaren jarraipen erabat pertsonalizatua ahalbidetzen du programak.
Zerbitzua eskaintzen duten teknikariekin harremanetan jarri ondoren, denboraldian zehar 3-5 saio egingo dituzte, eta presentzia fisikorik gabeko kontsultak egiteko aukera ere badute programara biltzen direnek, telefonoz edo Internet bidez.
Programak aurrerapenak ekarri ohi ditu goi mailarako bidean, hazkunde eta garapen pertsonala baztertu gabe, adin garrantzitsu horretan garatzen baitira giza balioak eta izaera.
|