|
Atenasen lehiatutako kirolari olinpiar gipuzkoarrak
|
|
|
Eva Mirones
Sorlekua: Pasai Donibane.
Adina: 28 urte.
Kirola: arraunketa (scull bikoitza).
Emaitza: finalaurrekoetan sartu zen Teresa Masekin batera, baina ez zuten lortu finalerako sailkatzea. B finalean bosgarren geratu ziren.
|
Ion Belaustegi
Sorlekua: Donostia.
Adina: 25 urte.
Kirola: eskubaloia.
Emaitza: Espainiako selekzioa zazpigarren sailkatu zen.
Final- laurdenetan Alemaniak kanporatu zuen, luzapenen ostean penaltietan galdu eta gero. 18 gol egin zituen guztira.
|
|
|
Esme Lopez
Sorlekua: Pasai Antxo.
Adina: 25 urte.
Kirola: eskubaloia.
Emaitza: . Final-laurdenetan Ukrainaren aurka galdu ondoren, seigarren geratu zen Espainiarekin. Esmek 7 gol sartu zituen, orotara, Atenasko Olinpiar Jokoetan.
|
Susana Fraile
Sorlekua: Zumarraga.
Adina: 26 urte.
Kirola: eskubaloia.
Emaitza: Espainiako selekzioko jokalari onentsuena izan zen Atenasen, nahiz eta azkenean sari handirik lortu
ez. Zumarragakoak 19 gol sartu zituen guztira.
|
|
|
Ainhoa Murua
Sorlekua: Zarautz.
Adina: 26 urte.
Kirola: triatloia.
Emaitza: bere estreinako Olinpiar Jokoetan, gustura azaldu da zarauztarra Atenasen egindako lanarekin. 24. amaitu zuen bere proba.
|
URREZKO DOMINA
Iker Martinez
Sorlekua: Hondarribia.
Adina: 27 urte.
Kirola: bela (49er klasea).
Xabier Fernandez
Sorlekua: Ibarra.
Adina: 28 urte.
Kirola: bela (49er klasea).
Emaitza: Bikotea faboritoa zen irabazteko, eta ez zuen hutsik egin.
|
|
|
Naroa Agirre
Sorlekua: Donostia.
Adina: 25 urte.
Kirola: pertika-jauzilaria (atletismoa).
Emaitza: 4,40 metroko jauzia eginda seigarren geratu zen eta diploma olinpikoa erdietsi zuen atleta donostiarrak.
|
Maider Telleria
Sorlekua: Donostia.
Adina: 31 urte.
Kirola: belar-hockeyko jokalaria.
Emaitza: laugarren Olinpiar Jokoak zituen, eta bere agurrean ezin izan zuen garaipen bat bera ere lortu Espainiarekin.
|
|
|
Maider Luengo
Sorlekua: Donostia.
Adina: 24 urte.
Kirola: belar-hockeyko atezaina.
Emaitza: Madrilgo Club de Campo taldean diharduen atezain honek estreinako Olinpiar Jokoak zituen. Etorkizun oparoa du.
|
ZILARREZKO DOMINA
Asier Maeztu
Sorlekua: Donostia.
Adina: 26 urte.
Kirola: pistako txirrindularia.
Emaitza: azkeneko Munduko Txapelketan hirugarren sailkatu ostean taldekako jazarpen proban, Olinpiar Jokoetan emaitza bera erdietsi du.
|
|
| |
 |
 |
|