Jokoetako protagonistak


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Mugi! publicación deportiva »  Mugi 14 2004/10 »  Jokoetako protagonistak

Jokoetako protagonistak

Olinpiar Jokoetako protagonistak



GORA

Michael Phelps.
Mark Spitzen marka gainditu nahi zuen Phelps igerilariak (urrezko zazpi domina). Azkenean, lau urre eta brontzezko bi domina lortu zituen bakarka, eta beste bi urre errelebuetan.
Yelena Isinbayeva
Pertika-jauzilari errusiarrak urrezko domina zintzilikatzeaz gain, munduko errekor berria jarri zuen Atenasen.
Argentina
52 urte zeramatzan Argentinak urrezko dominarik lortu gabe Olinpiar Jokoetan. Atenasen, saskibaloian eta futbolean erdietsi zituen.
Hicham El Guerrouj
1.500 metroko bere proba gogokoenean urrezko domina erdietsi zuen, baita 5.000 metroetan ere Bekele etiopiar handiaren aurretik.
Tadahiro Nomura
Judoko izar handiena da. 60 kilotik beherako pisuan gaindiezina da. Azken hiru Olinpiar Jokoetan urrea eskuratu du.
Kelly Holmes
34 urterekin, eta 2002an erretiratzear egon ostean lesioengatik, 800 eta 1.500eko lasterketetan gailendu zen atleta.


BEHERA

Marion Jones
Abiadura probetatik at, luzera jauzian bosgarren izan zen. 4x100 errelebu taldearen deskalifikazioa eragin zuen.
Roger Federer
ATP zirkuituan jaun eta jabe, Olinpiar Jokoetan bigarren kanporaketan kalera joan zen Berdych txekiarraren aurrean.
Alexander Popov
Igerilari errusiarrak ez zuen lortu final indibidual baterako ere sailkatzea. Taldeka ere ez zuen dominarik erdietsi.
Dream team
Bartzelona 92ko Olinpiar Jokoetatik, AEB izan da nagusi gizonezkoen saskibaloian. Atenasen, ordea, zerutik lurrera eraitsi zuen Argentinak.
Paula Radclife
Maratoian nahiz 10.000 metroko lasterketan erretiratu egin zen negar batean.
Svetlana Khorkina
Gimnasta errusiarra jokoetako erregina izango zelakoan zeuden adituak, baina azkenean zilarrezko domina batekin konformatu beharra izan zuen.