Pertsonaia: Jose Luis Galilea


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Mugi! publicación deportiva »  Mugi 15 2004/11 »  Pertsonaia: Jose Luis Galilea

Jose Luis Galilea

Ohorezko saskibaloian, ohorezko matrikula

Oso gipuzkoar gutxik izan dute ACB Ligan jokatzeko aukera. Egun LEB Ligan diharduen Jon Kortaberria donostiar gazteak (22 urte) 2001-02 denboraldian partida batzuk jokatu zituen Unicaja Malagako taldearekin, baina, dudarik gabe, Jose Luis Galilea 32 urteko joko-antolatzaile donostiarrak lortu du arrakasta handiena.


Gasteizen hasi eta hezi.
Jokalari bezala Gasteizko Corazonistas taldean egin zituen lehen urratsak Galileak. Tau Baskonian ez du inoiz jokatu, baina 2000. urtean Gasteizko taldera joateko zorian izan zen.

Galis.
Goitizen horrekin egin da ezagun leku askotan.

Punta-puntako taldetan.
Real Madridek fitxatu zuen jubenila zela, baina handik urtebetera Barcelonak eraman zuen. Hala, juniorra zelarik, ACBn debutatu zuen katalanekin. Bolognako Kinderren ere jokatu zuen 1997-98 eta 1998-99 denboraldietan.

Pizgarria.
Barcelonan zegoela, jokalari pizgarritzat jotzen zuten Galilea, kantxara ateratzen zen bakoitzean partida hankaz gora jartzen baitzuen; bi minututan bera bakarrik markagailuari buelta emateko gai zen. Defentsan oso ona, jokalari elektrikoa da, eta batez ere grinatsua. Grina hori gainerako taldekideei kutsarazten die.

Maletak beti prest.
Bartzelonan, Madrilen, Leonen, Ourensen, Italian, Grezian... Maletak hartzeko arazorik ez du inoiz izan Galileak goi mailako saskibaloian aritzeko. Orain Zaragozan dabil, CAIn hain zuzen.

Palmares mamitsua.
Espainiako selekzioarekin 25 bider izan da internazionala; ACBko txapeldun


hirutan (Barcelonarekin bitan eta Real Madridekin behin); Italiako Kopako txapeldun (Bolognako Kinderrekin) eta Espainiako Kopako txapeldun bitan (Barcelonarekin).