Kirol bitxi batzuk


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Mugi! publicación deportiva »  Mugi 16 2004/12 »  Kirol bitxi batzuk

Neguko kirol bitxi batzukk

Snowbike Kite-eski
Modan jartzen ari omen da zenbait eski-estaziotan. Mendiko bizikleta batekin elurreko pistetatik jaistean datza, 80-100 kilometro orduko abiaduran. Prestakuntza fisiko ona eta abilezia handia behar da, jakina, kirol honetarako. Eskarmentu handia dutenentzat baino ez da gomendagarria. Eskia eta parapentea uztartzen dituen modalitatea izan arren, eskiatzea baino gehiago hegan egitea da. Izan ere, eskien bidez hegan egin ahal izateko nahikoa abiadura lortzen da maldan behera. Kite-surfinga antzekoa da, eta oinetan surf-oholaren antzeko tramankulu bat jarri eta kometa batek mugiaraziko zaitu.


Izotz gaineko golfa Zaldi lasterketak
Golfeko izotz gaineko munduko txapelketa jokatzen da urtero. Norvegia eta Ipar Poloaren artean dagoen Spitsbergen irlan egin da aurten, eta lekuak honako baldintza hauek bete behar izaten ditu: golfean aritzeko egokia izatea, golf zelaia leku ederrean egotea eta lehen mailako ostatuak izatea. Suitzako Saint-Moritz herriko izotzezko hipodromoan egiten dituzte zaldi lasterketak, eta skijoring izenekoa da ikusgarrienetarikoa. Zaldizkoak ez doaz zaldi gainean; hankak lurrean dituztela irristatuz doaz, eta bertatik soka luze batzuen bitartez gidatzen dituzte zaldiak. Denak ez dira helmugara iristen.






Aurrekoa| |Hasiera| |Hurrengoa