Hitzorduak


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Mugi! publicación deportiva »  Mugi 16 2004/12 »  Hitzorduak



Neguko unibertsitateko mahai-tenis txapelketa
Donostiako EHUko Campusak emakumeen eta gizonezkoen mahai-tenis txapelketa antolatu du abenduaren 14an, goizeko 9:00ean, Atlético SSeko kiroldegian.
Euskadiko ikasleen eskola kiroleko biltzarra
Aldundiek eta Eusko Jaurlaritzak sustatuta, Donostian abenduaren 10 eta 11ean egingo da biltzarra. Eskola kirolari buruz ikasleek euren iritzia ematea du helburu.


Eguberrietako seigarren futbol zazpi txapelketa
Abenduaren 13tik 17ra jokatuko da Berioko futbol zelaian, unibertsitariei zuzendutako VI. Eguberrietako Futbol 7 Txapelketa. 48 talde ariko dira guztira.


Kirol teknologiaren inguruko topaketa
Kirolean teknologia eta gizarte berrikuntzari buruzko aurreneko nazioarteko topaketa egingo da abenduaren 16 eta 17an Donostiako Parke Teknologikoko auditorioan. Mundu osoko adituek eskainiko dituzte hitzaldiak.
Norabide, orientazio talde berria
Araban, Bizkaian, Nafarroan eta Ipar Euskal Herrian bezala, Gipuzkoan ere orientazio talde berri bat eratu da. Argibide gehiagorako:www.euskalnet.net/gotnorabide. Tlf: 943-640538 (Gorka), gotnorabide@euskalnet.net






Aurrekoa| |Hasiera| |Hurrengoa